Erdizka, zote, dobla, pika!!! Dantza-jausi ikasten Gari Otamendirekin

DBH 1eko ikasleak Dantza-jausiak ikasten aritu dira astebetez Gari Otamendi Dantzaguneko irakaslearekin. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Eskola programaz baliatu gara ikastaro hau burutzeko. Dantza-jausiak ipar Euskal Herriko ohiko dantzak dira eta oinarrizko teknika eta pausoak (Erdizka, zote, dobla, pika, ebats, eta hiru, eta abar) ikasita edonork erraz dantzatzeko modukoak dira. Hala, gure ikasleak pausu horiek ikasten primeran pasa dute.