DBH4ko ekonomiako ikasleen bisita Irungo eta Oiartzungo industrietan

Abenduaren 13an ospatzen den Industriaren Eguna aitzaki hartuta DBH4ko ekonomia ikasgaiko ikasleak Gipuzkoako industriara gerturatzeko saioa antolatu dugu. Oiartzunen ABB Niessen eta Irunen Snae Europe eta Smarktec enpresak bisitatzera joan gara. Proiektu honen helburua DBH4ko ikasleak Gipuzkoako industriaren errealitatera hurbiltzea da, hau da, industriaren ezaugarriak eta egunerokoan dituzten erronken berri ezagutzea. Horrez gain, eta ikasle hauek oraindik lan munduan murgilduko ez badira ere, enpresek bilatzen dituzten profilen inguruko xehetasunak eman dizkiete, hala nola; titulazioa, hizkuntzak, jarrerak etab.