Lizeoan bere ibilbidea bukatzen ari diren ikasleentzako aholkularitza saioa

Batxilergoko bigarren mailako ikasleak Lizeoan beren ibilbidea bukatzen ari direnez etorkizuneko ikasketen aukeraketan dabiltza buru-belarri. Pasa den astean irakasleek eta tutoreek orientazio saio bat antolatu zuten bide horretan laguntzeko, Ane Zurutuza irakasleak gidatuta.  

Saioan gai dexente jorratu zituzten, hala nola, batxilergoko titulazioa nola lortuUSE (selektibitatea) nolakoa den eta bataz besteko nota nola kalkulatuunibertsitaterako sarbideak zeintzuk diren, zuzenekoa edota lanbide heziketako goi mailetatatik pasa ondorengoa; eta beste hainbat gai.

Orientazio saio honetara ikasle guztiak deituta bazeuden ere, Zurutuzak ikasleei gorarazi zien ikasturte honetan beharra duten aldiro aholkularitza eta laguntza jasoko dutela eskatu ahala.