Alvaro Beñaran pedagogo eta psikomotrizistaren prestakuntza saioak Lizeoan

Azken bi asteotan bitan etorri zaigu Alvaro Beñaran pedagogo eta psikomotrizista ezaguna Lizeora. Lizeoko Orientazio Taldeak antolatutako irakasleen etengabeko formazio saioen barneko ekimena izan da eta Haur Hezkuntzako irakasle guztiek parte hartu dute: San Pedroko, Antxoko, Lezoko eta Donibaneko ikastolakoek, eta Trintxerpeko Udal Lilitegikoek.

Jolasa eta haurraren garapen integralaz aritu da Beñaran bi saio hauetan, hala, jolasaren zentzuaz eta hezitzaileen funtzioez hausnarketa politak egin dituzte HHko gure irakasleek.