Batx 1eko ikasleek Atzegin boluntario izateko gonbita jaso dute

Atzegi elkarteko Vanesa Irureta izan dugu gaur Lizeoan eta Batxilergoko lehen mailako ikasleekin egon da hizketan, liburutegian. Iruretaren asmoa adimen-urritasuna duten pertsonen aldeko gipuzkoar elkartearen inguruko informazioa ematea izan da, eta baita, ikasleak gonbidatzea elkartearentzako lan egitera boluntariotza sarea handituz.

Iruretak Atzegiren historia kontatu die ikasleei: nola lortu zuten adimen-urritasuna duten pertsonen eskolaratzea; nola sortu zuten Gureak, hango tailerretan lanean aritzeko aukerak zabalduz; eta, indarrean zein aisialdi programa dituzten adimen-urritasuna duten lagunen sozializazioan laguntzeko. Horietan laguntzera gonbidatu ditu gure ikasleak.