Hendaiako ikastolako txokolatezko egutegiak, elkartasunez beteta

Aurtengoan ere, Hendaiako ikastolako gurasoek txokolatezko egutegiak salgai jarri dituzte. Hendaiako ikastolak bizi duen egoera ekonomiko zailari aurre egiteko neurrietako bat da hau. Zurea nahi baduzu BETE FORMULARIO HAU urriaren 31a baino lehen eta etxera eramango dizugu zure seme-alabaren bitartez. Egutegi bakoitzaren prezioa: 10 euro

Gabonetako txokolatezko egutegia, abenduaren 1etik 24ra leihotxoak dauzka eta leiho bakoitzean txokolate bana (egun berezi batzuek badira, bina txokolate dauzkatenak). Azken egunean, Olentzero eta Mari Domingiren bisitaren zain gauden bitartean, txokolate benetan bereziak aurkituko ditugu egutegi leiho handienean.