Haurren aurrean helduak heldu, ekimenak Trintxerpen

Euskaltzaleen Topaguneak bigarren urtez antolatu duten "Haurren aurrean helduak heldu" ekimenera batu dira Trintxerpeko gurasoak. Urriaren 19an abiatu eta urriaren 29ra bitartean gauzatuko da. Ekimen horrek helburu bikoitza du: batetik, helduen arteko hizkuntza ohituretan eragitea eta, bestetik, helduek haurren hizkuntzaren ikaskuntza eta sozializazio prozesuan duten eraginaz sentsibilizatzea.

Antolatu dute egitarauan euskarazko karaokea, jolasak eta pintxo lehiaketa egin dituzte dagoeneko. 

Datorren astebururako, berriz, gau beltzerako mozorro eta apaingarriak egingo dituzte ostiralean. Larunbatean Zinema Txikira joateko deia egin dute, eta igandean, mendi txangoa egingo dute Trintxer Mendi Taldeak urtero antolatzen duen ibilaldi neurtuarekin bat eginez.

Urriak 27, 20:00etan, Gau Beltza tailerra

Urriak 28, 17:00etan Zinema Txikiara joateko motora pantalanetik.

Urriak 29, 08:30ean, Ibilaldi neurtua, azokatik