Iraide Mitxelena Rivero garaile Azkue Literatur Lehiaketan

Iraide Mitxelena Rivero garaile Azkue Literatur Sarian poesia sailean. Azkue Literatur Saria Euskaltzaindiak Euskal Herriko ikastetxe guztietako ikasleei zuzendutako lehiaketa da. Ipuin eta Olerki generoak saritzen dira 14-17 urte bitartekoen artean. Gure Batxilergoko 2. mailako ikasleak irabazi du olerki arloko lehen saria Denboraren txotxongilo omen gara poesia lanarekin. Iraidek maiatzaren 5ean jaso zuen saria Euskaltzaindiko Bilboko egoitzan. Bejondeiola!

Poesia saritua Txanpa Literarioan argitaratuko dugu, beraz, laster irakurtzeko aukera izango duzue.