ASTEBETEZ PANTAILALDIA! PARTE HARTU! BIZI EUSKARA!

Pantailak Euskaraz ekimenak bultzatu duen PANTAILALDIAn (izena eman hemen) parte-hartzeko gonbita egin nahi dizuegu hemendik. EUSKARALDIAren atarian, astebetez, etxeko pantailetan euskarazko produktuak kontsumitu edo/eta sortzeko ekimena, hain zuzen ere.

Eta zer kontsumitu euskaraz? Esteka honetan kili eginda gida zabal bat topatuko duzue: ZERNONIKUSI.

Bestetik, ez ahaztu, larunbatean, hilak 12, Zinema Txikiak antolatu duen zine-emanaldia izango dugula, Juanba Berasategi aretoan. Sarrerak doan, HEMEN.

Eta astebete beranduago, hilaren 19an, gaztetxoentzako euskarazko bideo jolasetan aritzeko aukera izango da leku berean, game erauntsiaren eskutik. (plaza erreserbatu behar da HEMEN) .

Bizi euskara, pantailetan eta kalean!