ESKOLA KIROLA SAIOAK INDARREZ HASI DITUGU

Lizeoko 205 neska-mutiko ariko dira ikasturte honetan Eskola Kirolean, 127 mutil eta 78 neska. Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6 mailakoek parte-hartzen dute egitasmo honetan, astean hirutan kirol saio eginda. Hogeita lau talde sortu ditugu, hamabi talde benjamin mailakoak eta beste horrenbeste alebin mailakoak. Hamabi begirale eta koordinatzaile bat ariko dira neska-mutilekin batetik bestera kirol desberdinak probatzen. Eutsi berdeak!