GURE BI IKASLE URRUZUNO SARIETAN GARAILE

Pasa den astean Donostiako Miramar jauregian egin zen ekitaldian 2022ko Urruzuno Literatur Lehiaketako sariak banatu zituzten. Nabarmentzekoa da EAEko ikastetxetako ikasleei zabaldutako lehiaketako 19 ikasle irabazleetatik bi Lizeoko ikasleak dira: Iraide Mitxelena eta Jon Esnaola. Bi ikasleak poesia ataleko garaile izan dira. Mitxelenak "Pieza galduak" izenburuko lanarekin irabazi du. Esnaolak, berriz, "Hamaika olerkitatik, hamaika olerki animaliei" lanarekin lortu du saria. Bi ikasleak ekitaldian izan ziren Julen Ezkurdia irakaslearen konpainian. 

Gure bi ikasleen lanak irakurri nahi badituzue Txanpa Literarioan duzue aukera, beste hainbat literatur altxorrekin batera. TXANPA LITERARIOA 2022