LH3KOAK DONOSTIAN ESKULTURAK IKUSTEN

"Inguruneko Firin faran airea dantzan" gaiarekin amaitzeko LH3 mailak Donostiara irteera egin du Jorge Oteizaren eta Eduardo Chillidaren lanak gertutik ezagutzeko. Pasealeku Berrian Oteizaren Eraikuntza hutsa behatu eta bertan hamaiketakoa egin dute. Ondoren kaira jaitsi, Alderdi Eder igaro eta hondartzatik barrena joan dira, bidean Antiguako tunelaren ondoan Chillidak, Fleming ikertzailearen omenez, egindako eskultura behatu dute. Ibilbidearekin bukatzeko handik gertu dagoen Chillidaren Haizearen Orrazia eskultura multzora joan dira. Bertan marrazki batzuk egin dituzte eta ondoren hondartzan bazkaldu eta jolas egiteko aukera izan dute.