LIZEO ASTEA [ARGAZKIAK ETA BIDEOAK]

Primeran pasa dugu 2022ko Lizeo Astean eta pozik gaude emaitzarekin. Astean zehar bildu ditugun irudiak batu ditugu. Gozatu!

Maiatzaren 3an hasi genuen astea. Ikasturte honetan Lizeoan beren ibilbidea bukatu duten Batxillergoko bigarren mailako ikasleei agurra egin genien, beheko pistan. Irudiak hemen.

Maiatzaren 4an Lezoko ikastolan LH2 mailako ikasleek emanaldia egin zuten familien aurrean. Kutsadura izan prestatu genuen koreografian haiek dantzatutako partea. Hesian taldeko "iluntasuna naiz" abestia erabili zuten. Irudiak hemen

Maiatzaren 5ean ikasleek goiko eraikinean egin zuten emanaldia, gainera, familiak ikusle izateko aukera izan zuten. LH4koek guda gaia izan zuten dantzarako, Kalakan taldeko Piztiak abestiaz baliatuz. Irudiak hemen.

LH6ko ikasleek Jare taldearen Betiko doinua kanta dantzatu zuten itxaropena adierazteko. Irudiak hemen. Aipatzeko da Jarekoek bideo bat bidali zigutela bere abestia aukeratu izana eskertuz. Ikusi bideoa hemen.

DBHko ikasleek ere egin zuten dantza. Momentu beltza izan zen haien dantzaren gaia. Irudiak hemen. Asgarth musika taldearen Heriotzaren aurpegia erabili zuten dantzarako. Asgarth-ekoek ere bideo bat bidali ziguten. Ikusi bideoa hemen.

Egunak aurrera, ikasturte honetan erretiroa hartuko duten bi langileei agurra egiteko momentua iritsi zen: sukaldean aritzen den Mertxe Ezeiza eta Jon Alvarez irakaslea. Mila esker egindako lanagatik biei. Irudiak hemen.

Bigarren omenaldi bat egin genuen jarraian, 1986ko promozioari, hain zuzen ere. Lizeoko goiko eraikinean bisitan izan ziren ikasle ohiak. Irudiak hemen.

Maiatzaren 6a egun handia izan zen ikasleentzako. LH1eko eta LH2ko ikasleak Lezoko ikastolatik goiko eraikinera igo ziren. LH1koak ikusle gisa eta LH2koak dantza egitera. LH2ko, LH4ko, LH6ko eta DBHko ikasleek leku desberdinetan euren dantzak eskaini zituzten eta gainontzeko ikasleek koreografia guztiak ikusteko aukera izan zuten. Irudiak hemen.

Lezoko ikastolan, San Pedroko eta Trintxerpeko ikastolan, Antxoko Ikastolan eta Donibaneko ikastolan ere festa giroa izan genuen. Irudi batzuk jaso ditugu, ikusi hemen.

Astean zehar, gainera Patata Tropikala antzerki konpainiako Judit eta Iker ipuinak kontatzen aritu dira lau ikastoletan. San Pedro eta Trintxerpeko ikastolan irudi batzuk jaso genituen. Irudiak hemen.

Bukatzeko, aipatu DBH4ko ikasleek ekintza desberdinetan egin duten lana. Antolakuntza lanetan aritu dira eta diru-saria lortu dute laster egingo duten ikasturte bukaerako ikas-bidaian lagungarri.