FESTA HANDIA LIZEO ASTEAN

Egun handia izaten ari da gaur Lizeoko komunitatearentzako. Herrietako ikastoletan festa giroan dabiltza txikienak. Goiko eraikinekoek, berriz, bisita jaso dute. LH1eko eta LH 2ko ikasleak Lizeora igo dira, lehenengoak ikusle gisa, eta bigarrenak beren ikuskizunaren partea erakustera. Aurten dantzan egitea egokitu ez zaien ikasle guztiek, gainera, Gotzon Pozak sortu dituen bost koreografiak ikusteko aukera izan dute, bakoitza Lizeoko txoko desberdin batean. Guztia ongi atera zedin DBH 4ko ikasleak antolakuntza lanetan aritu dira, ostegunez familiekin egin zuten moduan.