ABIATU DA LIZEOKO KORRIKA! TIPI-TAPA, TIPI-TAPA, KORRIKA!!!

LHko ikasleek egunero eramango dute KORRIKAko lekukoa herri batetik bestera. Pasilloetan egun bakoitzean korrika nondik abiatuko den adierazten dituzten kartelak jarri dituzte eta egunero mugituko dute lekukoa KORRIKAk aurrrera egin bezala. Gaur Amurrion hartu dute lekukoa eta Arrigorriagaraino eraman dute. Segi euskaraz, jarraitu KORRIKA! #HITZEKIN #KORRIKA