KORRIKA GAZTERAKO MEZU BANA LIZEOKO GELA BAKOITZEKO

KORRIKA iristear da eta gure ikastola ere girotzen ari da, horren erakusle Euskara Taldekoen ekimena. Apirilaren 9an, goizaldean, pasako da euskararen aldeko lasterketa Lezotik eta Pasaiatik eta Lizeoan bezperan ospatuko ditugu Korrika Txikiak eta baita Korrika Gaztea ere! Ikasle helduenak Korrika Gaztean ariko dira, Lizeotik abiatu eta Errenteria-Oreretara joango dira eta han eskualdeko beste ikastetxeekin elkartuko dira. Lizeoko Euskara taldeko neskek Korrika Gazterako ekimen polit bat jarri dute martxan, hala, Haur Hezkuntzatik hasi eta Batx 2 arteko gela guztiei –Lizeoko gela guzti-guztiak– mezu bana marraztu edo idazteko eskatu diete. Mezu horiek guztiak, gelaz gela,  jasoko dituzte eta Errenteria-Oreretara eramango dituzte apirilaren 8an, korrika. Lizeoan ere HITZEKIN bat!