"GERTA DAKIZUKE" BATXILLERGO 1. MAILAKO IKASLEEKIN

AESLEME elkartekoen bisita izan dugu Lizeoan. Bizkarrezur-muineko lesioaren ikerketarako elkartea da AESLEME, eta gisa horretako lesioak dituzten pertsonek eta beren senitartekoek nahiz laguntzaileek osatzen dute. Gerta dakizuke izena du errepideko istripuak saihesteko euren kanpainak, eta horren inguruan aritu dira Batxilergo 1. mailako ikasleekin. Larrialdietan espezializatutako osasungintzako profesional batek eta istripu bat izan duen eta muineko lesioa duen pertsona gazte batek istripuez, prebentzio-neurriez, istripuetan jarduteko oinarrizko arauez eta istripu baten ondorioez (traumatismoak, muineko lesioak, arazo psikologikoak, eta abar) hitz egin diete gazteei.