MARTXOAREN 8AN LIZEOA MOREZ JANTZI DUGU

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna denez geletan gaia lantzen aritu gara. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoek, esaterako, pasilloetara atera dituzte bere lan eta hausnarketak. Argazki hauetan ikusi ditzakezue. Bestetik, Antxoko Haur Hezkuntzako bost urtekoek mural bat egin dute gelan eta pasilloan jarri dute jarraian. Muralaren argazkia ere hor duzue ikusgai.

Gizarte parekide bat lortzea helburu dugunez, lan horretan gure aletxoa jartzen jarraituko dugu, egunero.