Ei lagun! 

Euskarak ere goxo egon nahi du etxean.

Begira, begira zenbat gauza ikusteko, ikasteko eta jolasteko!

LIZEOA, ‘PASSION FOR KNOLEWGE’ ZIENTZIA JAIALDIAN

Hil honen hasieran, urriaren 2an, top@DIPC - Zientziarekin solasean! izeneko topaketa egin zen Donostiako EUREKA zientzia museoan, Passion for Knowledge zientzia jaialdiaren baitan. Aurtengo topaketan hiru izan ziren ikertzaile gonbidatuak: Dame Jocelyn BELL BURNELL astrofisikaria, Jean Pierre SAUVAGE kimikaria (Kimikako Nobel Saria 2016) eta Ignacio CIRAC fisikari-teorikoa. Gure ikastola ordezkatuz, berriz, batxilergoko bigarren mailako lau ikasle eta Kimikako irakasleak parte hartu zuten solasaldian. Izan ere, zentro bakoitzeko lau ikasle joan zitezkeen gehienez, bigarren hezkuntzakoak edota batxilergokoak beti ere.

Topaketaren helburu nagusiak bi dira: Euskal Herriko ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzea batetik, ezagutzarekiko pasioa piztea bestetik. Gure ikasleak, bederen, pozik itzuli ziren ekimenetik.