Ei lagun! 

Euskarak ere goxo egon nahi du etxean.

Begira, begira zenbat gauza ikusteko, ikasteko eta jolasteko!

Iraganaren puzzlea DBH 1 - LH 1

DBH 1 mailako ikasleek, gizarte arloan gure arbasoak nola bizi ziren ikasi dute 2. ebaluazioan.
Ikasketarik handiena ikasitako hori azalduz lortzen denez, azalpenak prestatu eta lehen hezkuntzako lehenengo mailako ikasleengana hurbildu ziren.
Amaiera moduan beraiek prestatuko bi dokumentu grafiko dituzue hemen ikusgai.