ADI!!! EGUBERRIKO POSTALAREN EGILE BILA GABILTZA

2022/10/06

Pasaia-Lezo Lizeoko komunitateko kide bazara, marrazkilari, artista edo diseinatzaile grafiko bazara, mezu hau zuretzako da. Hemendik aurrera, Gabonetan etxeetara bidali ohi dugun postala urtero lagun berri batek sortzea nahiko genuke. Gure komunitateko kide izan eta gogoa izatea dira baldintza bakarrak.

IBARRAKO KILOMETROETAKO "ERRONKA"N ARITU GARA

2022/10/03

DBH 3ko eta DBH 4ko ikasle talde batek ordezkatu du Lizeoa Ibarran atzo ospatu zen KILOMETROAK festan. Gure gazte kuadrilla, bi irakaslek lagunduta, klasiko bihurtu den ERRONKAn aritu da lehian, beste 15 ikastolarekin batera.

EUSKARALDIA: IZEN-EMATEA ZABALIK ETA PASAIAN AURKEZPENA

2022/09/30

Gertu da hirugarren EUSKARALDIA, euskararen erabilera sustatzeko ariketa erraldoia. Parte-hartzeko izen-emateak zabaldu dituzte iada. Gainera, ekimena ongi joan dadin, herrietako eragileak lanean ari gara, tartean Pasaia-Lezo Lizeoa.

Pasaitarrek lehenengo ekimena gaur zazpi, urriaren 7an, egingo dute, 19:00etan. Euskaraldiaren aurkezpena egingo dute, San Pedroko lonjako plazan.

Apuntatu lehenengo zita zuen agendetan eta astindu euskara!

HITZEZ EKITEKO GARAIA

KILOMETROAK: IGANDEAN ZITA BAT DUGU IBARRAN

2022/09/28

Gogoratu igandean KILOMETROAK jaia ospatuko dugula Ibarran, Uzturpe ikastolak antolatuta. Irribarra eta euskara ahoan eramatea gomendatzen dizuegu. Informazio guztia HEMEN.

IKASTOLEN ELKARTEAREN IRAKURKETA HEZKUNTZA LEGE BERRIAZ

2022/09/28

2022-2023 Ikasturtearen Hasiera Ekitaldian ospatu dute ikastolek Bergarako Seminarixoa aretoan. Duela egun gutxi Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak argitara eman duen Hezkuntza Legearen lehen zirriborroa izan da aipagai nagusia ekitaldian, eta ikastolek testuarekiko desengainua hartu duten arren, konfiantza adierazi dute ekarpenekin, zuzenketekin, negoziazioekin, adostasunekin, “benetan behar dugun hezkuntza lege bat” onduko dela.

ZINEMALDIRA ETA DONOSTIRA EGUN PASA

2022/09/27

Pasa den astean LH3ko, LH4ko eta LH5eko ikasleek Donostiako Zinemaldira joan dira, Anoetako Belodromora, hain zuzen ere. Han TERRA WILLY animaziozko filma ikusten aritu dira. Gainera, ikastolatik atera direla aprobetxatuz egun pasa egin dute Donostian. 

Egun horretako LH5eko ikasleen argazki batzuk dituzue ikusgai hemen, Cristina Enea parkean jolasean.

IRAKASLEAK IKASLE; ETENGABEKO FORMAZIOA

2022/09/26

Nola antzeman gelan adimen gaitasun handiko ikasle bat duzula? Eta antzeman ondoren, nola jokatu harekin? Nola lagundu? AUPATUZ Adimen-Gaitasun Handiko Haurren Euskal Elkarteko kide Amaia Agiriano Pasaia-Lezo Lizeoko Lehen Hezkuntzako irakasle guztiekin aritu da gaiaren inguruan. Bitan etorri da Agiriano Lizeora, lehenengo saioan, adimen gaitasun handiko haurra nolakoa den azaltzen aritu da gure irakasleei, eta jakina, antzemateko gakoak eman dizkie.

KILOMETROAK-EK ANTOLATUTA PIPARRAREN IBILBIDEA, LARUNBATEAN

2022/09/20

"Ezagutu Ibarrako piparraren inguruko historia eta kultura ibilbide bizi batean, non musika, antzerkia, dantza uztartu eta nola ez, pipar dastaketak burutuko ditugun". Hauxe da datorren Kilometroak jaia antolatzen ari den Ibarrako ikastolak larunbaterako (hilak 24) egin digun gonbidapena. 

Joan aurretik izena eman behar da HEMEN eta Informazio gehiago nahi izanez gero, berriz, egin klik HEMEN.

GURASOENTZAKO ESKAINTZA BEREZIA PASAIAKO ETA LEZOKO EUSKALTEGIETAN

2022/09/19

Pasaiako Udal Euskaltegia, Pasai Antxoko Txirrita AEK euskaltegia eta Lezoko Oroitzene AEK euskaltegia matrikulazio kanpaina bete-betean dabiltza. Ikasturte berrirako gurasoentzako ikastaro eta eskaintza bereziak prestatu dituzte, hain zuzen, nobedaderik handiena da Lizeoan bertan, goizez edo arratsaldez, euskara eskolak jaso ahal izango direla. Lizeotik hiru euskaltegietako batera gerturatzeko gonbita egin nahi dizuegu, dela euskara ikasteko, dela zuen maila hobetzeko.

BEKAK 2022-23 INFORMAZIOA

2022/09/15

Honako honen bitartez 2022/23 ikasturterako beka kanpaina hastear dagoela
jakinarazi nahi dizuegu. Bi beka mota daude, Eusko Jaurlaritzak ematen duena ( 0 eta 18 urte
bitartekoentzat) eta Pasaia-Lezo Lizeoak ematen duena (2 eta 18 urte bitartekoentzat).

Eskatzaile berriak bazarate edo inprimakiko daturen bat aldatu behar baduzue, honako
lekuetan eta ordutegian hurbiltzeko aukera duzue, zuei laguntzeko prest egongo gara:

Orriak

-era harpidetu