PELLO JAUREGIK JASO DU OARSOALDEKO EUSKARAREN SARIA

2021/12/01

Lizeoko guraso izandako Pello Jauregi antxotarrak jaso du 2021eko Oarsoarrak Euskararen Saria. Euskararen normalizazioan urrats esanguratsuak egin dituzten pertsonek eta erakundeek jasotzen dute sari hau, hain zuzen ere. Eta ez da gutxi Jauregik egindakoa arlo honetan. Bera da egun hain ezagun egiten zaizkigun, Kuadrillategi, Euskaraldia, Belarriprest edo Ahobizi kontzeptuen sortzailea. Lizeoko komunitatearen partetik: zorionak Pello eta segi lanean.

Ikusi hemen Pelloren hitzak eta sari banaketaren laburpen bideo bat:

 

SEASKA EGUTEGIA SALGAI GURE BOST ERAIKINETAN

2021/12/01

Urtero, SEASKA egutegia jartzen dugu salgai. Badakizue salmenta honekin ateratzen den etekina Nafarroako eta Iparraldeko ikastolak laguntzeko erabiltzen dela. Aurten ere 4 € balio du. Animatu eta erosi: Lezoko, Antxoko, San Pedroko eta Donibaneko ikastoletan izango dituzue eskura, eta baita eraikin nagusiko idazkaritzan ere.

LIZEOA GARA, EZAGUT GAITZAZU. ESKATU HITZORDUA [BIDEOA]

2021/12/01

Datorren ikasturtea prestatzen ari gara, Lizeoko kide izan nahi baduzue formulario hau bete eta berehala deituko dizuegu. Zure etxetik gertuen dagoen eraikina erakutsiko dizugu eta han gure proiektu pedagogikoaren berri emango dizuegu.

ERREKASTOETAN BARRENA URAREN KALITATEA NEURTZEN

2021/11/30

Desberdintze curricularreko DBH3ko ikasleak Pasaiako errekastoetan ibili dira, bertako basoaren osasuna, ubidearen egoera eta uraren kalitatea neurtzen.

ZURIAK, BELTZAK ETA BERDEAK, HEMEN DIRA ERRIGORA SASKIAK

2021/11/30

Lizeoko eraikinetara iritsi dira Errigorako saskiak: zuriak, beltzak eta berdeak. Denera 69 saski. Jasotzeko prest daude gure eraikinetan, beraz, eskatu eta berea jaso ez duenak hor topatuko du. Euskarari puzka ederra aurtengoa. Zorionak!

NEGUKO KATALOGOA: JOSTAILUAK ETA PRODUKTUAK SALGAI

2021/11/30

NEGUKO KATALOGOA: JOSTAILUAK ETA PRODUKTUAK SALGAI

EUSKARA NON? EUSKARAREN EGUNA GERTURATZEN ARI ZAIGU

2021/11/30

Etxean izango duzue jada “Euskara non?” kartela. Idatzi edo marraztu nahi duzuena, atera familia argazki bat apaindutako kartelarekin eta bidali bueltan: euskarareneguna@lizeoa.eus helbidera. Abenduaren 3a arte jasoko ditugu. Euskararen eguna dela eta bideo polit bat egiteko asmoa dugu. Komunitatea egiten, euskaraz.

TITIRIJAI TXOTXONGILOEN JAIALDIAN IZAN GARA

2021/11/25

Aste honetan, Titirijai nazioarteko 27. txotxongilo jaialdira joaten ari dira Lehen Hezkuntzako gureak. Astean zehar zenbait ikuskizun eskaintzen ari dira eta Juanba Berasategi aretora gerturatu gara haiek ikustera. Argazkietan “Niyar, paperezko istorio bat” ikuskizuna jaso dugu.

Hauexek dira aurten antolatzaileek ekarri dituzten ikuskizuna:

▶ “ HAMELIN”. Xip Xap konpainia (Katalunia)

183 TXOKOLATEZKO EGUBERRIKO EGUTEGI BANATU DITUGU

2021/11/24

Dagoeneko zuen etxeetara iritsi dira Hendaiako ikastolatik bidali dizkiguten txokolatezko eguberriko egutegiak. Denera, lizeokideok, 183 egutegi erosi ditugu. Elkartasun keinu xume hau laguntza aparta izango da Hendaiako Gure Ikastolaren egoera ekonomikoa arintzeko.

Asisko Urmenetaren marrazkia du egutegiak aurrealdean eta Amets Arzallus, orain gutxi Xilabako txapelketaren garailearen bertso bat atzealdean:

 

"Txokolate bat balitz bezala hartu hitz bat egunero,

erantz ezazu, hunki ezazu, ta sartu ahora gero,

GURASO BERRIENTZAKO LIZEOA EZAGUTZEKO GONBITA

2021/11/22

Hasiak gara datorren ikasturteari begira lanean, txikienen matrikula epea oraindik zabaldu ez bada ere zuen inguruan Lizeoaz gehiago jain nahi duen norbait ezagutzen baduzue egiozue gonbita. Formulario hau betetzen dutenekin harremanetan jarriko gara eta gure ikastetxea eta gure proiektu pedagogikoa erakutsiko dizkiegu.

Orriak

-era harpidetu