LH3ko eta LH4ko ikasleak Donostiako Zinemaldian izan dira

2023/10/03

LH 3. mailako eta LH 4. mailako ikasleak Donostiako Zinemaldian izan dira. Anoetako belodromoan pantaila erraldoia batean "Abentura historiaurrean" pelikula ikusten aritu ginen eta goiz ederra pasa genuen. Pelikula asko gustatu zitzaigun eta barre batzuk egin genituen.

Gure teilatuko eguzki plakek 25.000 kWh sortu dituzte udako oporretan

2023/10/03

Goiener energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatibak Lizeoko teilatuan jarrita dituen eguzki plakek lanean jarraitu dute ikastola udako oporrengatik itxita egon den tarte horretan. Bildu ditugun datuen arabera, eta eguraldia eguzkitsua izan ez den arren, eguzki plakek uztailean eta abuztuan 25.000 kWh pasa jaso dituzte. Zehazki, uztailean 13.561,7 kWh eta abuztuan 11.821,3  kWh.

Bi hilabete horietan, beraz, denbora epe berean 84 etxebizitza* hornitzeko adina argindar sortu da gure teilatutik.

Iker Ormazabal eta Beñat Gaztelumendi bertsotan Lizeoko liburutegian

2023/10/02

LH 4. mailako ikasleek bertso saio ederraz gozatu dute Lizeoan. Iker Ormazabal “Tturko” hernaniarra eta azkeneko Euskal Herriko bertsolaritza txapelketako finaleko zortzikotean aritu zen Beñat Gaztelumendi añorgatarra liburutegian aritu zaizkie bertsotan.

Kilometroetako Erronkan aritu gara eta primeran pasa dugu

2023/10/02

Urtero bezala, aurtengoan ere, Pasaia Lezo Lizeoak Kilometrotan ospatzen den Erronkan parte hartu du. Erriola lemapean, Errenteria-Oreretan ospatu dira oraingoan. Egunari hasiera emateko, ikastola bakoitzak Erriola abestiaren zati baten dantza egin behar izan zuen taldea aurkezteko.
Beroketa eginda, gunez gune ibili ziren ikasleak, mota guztietako probak egiten. Erreka gaineko tirolinak, adimen probak, trebetasuna, sukaldaritza eta inklusibitatea bere gain hartzen zituen kirol egokituko frogak.

Igandean, KILOMETROAK, Errenteria-Oreretan

2023/09/27

Igandean ospatuko da KILOMETROAK Errenteria-Oreretan. 

Animatu eta parte-hartu!

Egitaraua HEMEN ikus dezakezue.

Erriola!

Lizeoko udako uzta jaso eta marmelada etxeetara

2023/09/26

Lizeoan ikasturteko lehenengo eguna berezia izaten da Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleentzako. Tradizioa bihurtu zaigu jada. Udako oporretan Lizeoko zelaietako fruta-zuhaitzek emandako uzta jasotzen aritzen dira ikasleak, gero marmelada egiteko. Jasotako sagarrekin eta muxikekin marmelada egin aritu dira jangelan eta baita etxera eraman ere. Gaztainak biltzen ere aritu dira. Ikusi argazki hauetan egin duten lanaren lagin txiki bat.

 

Ixone Lorenzo Vergara Santakrutzetako alkate txiki

2023/09/26

Santakrutz festek iraun duten bitartean gure ikasle Ixone Lorenzo Vergara izan da Lezoko alkate txikia. Argazkian, Ixone, Mikel Arruti Salaberria alkatearekin eta Lezo Herri Eskolako alkate txikiarekin ageri da. 

KILOMETROAK jairako boluntarioak behar dira

2023/09/22

Egun gutxi geratzen da, urriaren 1ean, igandez, KILOMETROAK ospatzeko. Errenteria-Oreretan izango da, Orereta ikastolako gure lagunek antolatuta. 

Boluntarioen beharra dute eta bi lekutan laguntzeko eskatu diote Lizeoko komunitateari:

- Larunbatetik iganderako gaueko guneen zaintza txandak. 10 lagun.

- Igandean, Galletera guneko tabernan, 14:30etatik 20:00etara arteko txanda. Dozena bat lagun.

Izena eman ESTEKA HONETAN

Lur Errekondo harri-jasotzailea DBHko ikasleekin

2023/09/22

Harri-jasotzailea, eskubaloi jokalaria, pentatloian aritzen dena eta baita telebistako aurkezlea ere. Lur Errekondoren bisita jaso dute DBHko lehen zikloko ikasleek. Euskararekiko motibazioa lantzeko asmoz etorri da gurera eta gelaz gela ibili da kirolari gisa gaztetatik gaur egunera arte izandako ibilbidea azalduz. Amaieran, Errekondoren laguntzaz, ikasleek 30 kiloko harria jasotzeko aukera izan dute eta oso gustura aritu dira.

Lezon Gau Beltza berreskuratzeko egitasmoa

2023/09/18

Errota, Lezoko guraso elkartea, Gau Beltza berreskuratzeko pasuak ematen hasi da. Lezoko Hezikuntza Guraso Elkarteko kideekin elkarlanean ari dira horretan. Aditzera eman dute Sare Sozialen bitartez joango direla ekimenaren berri ematen.

Facebook: @lezokogaubeltza 

Instagram: @LEZOKO_GAUBELTZA

Orriak

-era harpidetu