Lezon Gau Beltza berreskuratzeko egitasmoa
2023/09/18 Errota, Lezoko guraso elkartea, Gau Beltza berreskuratzeko pasuak ematen hasi da. Lezoko Hezikuntza Guraso Elkarteko kideekin elkarlanean ari dira horretan. Aditzera eman dute Sare Sozialen bitartez joango direla ekimenaren berri ematen. Facebook: @lezokogaubeltza Instagram: @LEZOKO_GAUBELTZA |
BEKAK 2023-24
2023/09/13 2023/24 ikasturterako beka kanpaina hastear dagoela jakinarazi nahi dizuegu.Bi beka mota daude, Eusko Jaurlaritzak ematen duena ( 0 eta 18 urte bitartekoentzat) eta Pasaia-Lezo Lizeoak ematen duena (0 eta 18 urte bitartekoentzat). EUSKO JAURLARITZAKO BEKA (0 - 18 urte bitartekoentzat) |
Lezoko guraso taldea indarberriturik datorkigu
2023/09/13 Berri onak iritsi zaizkigu Lezotik. Guraso taldeak olatu berria hartu du eta txanpa berri batean murgildu da. Hasteko, taldeari izena jarri diote: Errota Guraso Taldea, Lezoko ikastolaren ondoan dagoen errota zaharra gogoratuz. Izenaz gain, edukiz bete nahi dute beren lana eta horretarako ikasturteko ekimenak biltzen dituen eskuorri bat prestatu dute (hemen PDF formatoan). |
Animatu euskara ikastera, izena eman euskaltegian
2023/09/12 Pasaiako bi euskaltegiek eta Lezokoak matrikula epea zabalik duten honetan Lizeotik komunitate osoari gonbita egin nahi diogu euskara ikasteko edo norberaren maila hobetzeko. Hiru euskaltegiek eskaintza zabala plazaratu dute eta, aurten ere, gurasoei begirako eskaintza berezia egin dute. Iaz bezala, talderik sortuz gero, ikastolan bertan ikasi ahalko da euskara. Klaseetan %85eko asistentzia izanez gero, gainera, matrikulagatik ordaindutako dirua itzuliko zaizue. |
Iraide Mitxelena berriz irabazle Urruzunon
2023/09/11 Iraide Mitxelena Rivero berriz ere garaile izan da Urruzuno literatur lehiaketan, poesia atalean. Bi lanengatik jaso du saria: "Denboraren txotxongilo omen gara" eta "Oihartzunik gabeko zenbait pentsamendu zoro". Zorionak Iraide!!
Aurretik argitaratu ditugun notiziak lotura hauetan: |
Lizeoa ikaslez bete zaigu!
2023/09/08 Herenegun hasi ziren Lilitegietako umeak geletara iristen, eta gaur gainontzeko guztiak etorri zaizkigu: bi urtetik 18 urte artekoak, hain zuzen ere. Batzuk motxila beteta, besteak esku hutsik, batzuk ilusioz, beste batzuk nagiak jota... baina hasi dugu ikasturtea denok. Egokitzapen ona opa dizuegu. Ongi etorri denak!
|
Lilitegietako gelak betetzen hasi dira
2023/09/06 Pozik gaude, txikienak etorri zaizkigu jada ikastolara. Trintxerpeko, Antxoko, Lezoko eta Donibaneko Lilitegietako ateak gaur zabaldu ditugu eta gure umean hasi dira gelak betetzen. Hasi dugu ikasturtea!
|
TANTA txartelen 50258 zenbakiari egokitu zaio 60.000 euroren saria
2023/06/28 Tanta zozketaren zenbaki sarituak:
Zenbaki irabazlea: 50258 Zenbaki ordezkoa: 93408
|
LH5eko eta LH6ko ikasleak kantujiran antxoko kaleetan
2023/06/21 |
Aranederreko parkearen inaugurazioan izan gara
2023/06/21 Ikasturtearekin bat, irailera arte, bukatu da Pasaiako Udalak sustatzen duen ESKUBIDEAN programa. Trintxerpeko Aranederreko parkearen birmoldaketaren inaugurazioa izan da egin dugun azken ekintza eta Lizeoko ikasleen ordezkaritza bat han izan da. Larunbateko ekaitzak ez zuen utzi egitaraua osorik ospatzen, baina zinta mozketa, sikiera, egin genuen. |