GURUTZE SANTUAREN PLAZAN ELKARTUKO GARA GAUR

2023/02/17

Gaur, ostiralori, 11:15ean dantzan ariko gara Lezoko Gurutze Santuaren plazan. Lehen Hezkuntzako lehenengo mailatik seigarren maila arteko ikasleek plaza beteko dute.  

SAIO BATERATUA GAINONTZEKO IKASTETXEEKIN ESKUBIDEAN PLANEAN

2023/02/15

Otsailaren 9an Eskubidean planeko saio bateratua egin genuen, Pasaiako gainontzeko ikastetxeekin, Trintxerpeko alkateordetzan. Eskubidean programan parte-hartzen duten Lehen Hezkuntzako eta DBHko gure ikasleen ordezkariak han izan ziren.

Saioaren lehenengo zatian, gure ordezkariek, Pasaia hobetzeko Lizeoan ikaskideekin batera adostutako proposamenak aurkeztu zituzten. Karmengo Amako eta Anunciatako ikasleek egindako proposamenak ezagutzeko aukera izan genuen, gainera.

DBH1-EKO IKASLEEK TXIKIPEDIA ELIKATUKO DUTE

2023/02/15

Ikasturte honetan Ikastolen Elkarteko Zirimola aisialdi taldeak eta Euskal Wikilarien Elkarteak amankomunean aurrera daramaten proiektuan parte izango dira DBH1eko gure ikasleak. Hainbat ikastolekin elkarlanean, Txikipedia elikatzeko, 300 artikulu berri sortzea dute helburu. Baietz 300! izena du erronka honek. 

ZURIÑE HIDALGO ABESLARIA LH5-EKOEKIN, GUREAN

2023/02/15

Sorpresa bikaina hartu dute LH 5. mailako ikasleek Hesian musika taldeko abeslari ohia eta ETBko aurkezle, Zuriñe Hidalgo, beren ikasgeletan sartu denean. Pasaiako Udaleko Euskara Sailak abiatu duen Musikariak ikastetxeetan programaren baitan abeslari eta aurkezlea gelaz-gela ibili da Lizeotik barna. Bina orduko saioak egin ditu gela bakoitzean eta bere esperientzia pertsonaletik kantari izateaz jardun da ikasleekin. Haien galdera eta kezkak ere gustura erantzun ditu abeslari nafarrak. 

ABIAN DA ITSAS HONDAKINEN ERRONKA

2023/02/15

Beste urte batez, DBH3ko ikasleak Mater itsas museoak proposatutako erronkan murgildu dira.

MARKEL AMAT MEDITERRANEOKO TXAPELDUN ESGRIMAN

2023/02/15

Pasa den asteburuan DBH 3ko gure ikasle Markel Amat Baztarrikak garaipen handia lortu zuen Zagreb-en (Kroazia) jokatu zen Mediterraneoko esgrima txapelketan. Urrezko domina lortu zuen sable estiloan, 15 urte artekoen kategorian.

Etxera itzultzean, zain zituen San Pedroko bere lagunak eta “rotondan” omenaldi txiki bat eskaini zioten.

Zorionak Markel!

LARUNBATGORRI KALEJIRA HERRIKOIA, LEZON

2023/02/14

Aurtengo Inauterietan Lezoko ikastolako guraso taldeak kalejira herrikoia antolatu du Lezoko Herri Eskolakoekin batera.
Larunbatean 17:00etan Lezoko Lopene auzotik abiatuko da. Lezoko Txirbilla Aisialdi taldeak girotutako karroza batekin herrian zehar buelta bat eman eta Gurutze Santuaren plazan amaituko da txokolatada batekin. Larunbatgorri izanik, gai librea izan arren eta bakoitzak nahi duenaz mozorratzeko aukera izango duen arren, osagarri gorri bat eramatea eskatzen dute.

BIDEO JOKOETAN EUSKARAZ ARITZEKO SAIOEN IZEN-EMATEA

2023/02/14

GAME ERAUNTSIA elkartearekin, Pasaiako Udalaren babesean, eta Pasaiako gainontzeko ikastetxeak alboan ditugula bideo-jokoetan euskaraz jolasteko aukera izango dute LH5etik DBH2rako adin tarteko gure ikasleek. GAMER GELAK izeneko ekimena da hauxe. Datorren larunbatean, otsailak 18, ordu eta erdiko iraupena izango duen lehen saioa izango da. Antxon, otsailaren 25ean eta San Pedron martxoaren 11n izango dira hurrengo zitak. Donibanen, jada, egin zen saio bat pasa den azaroan.

KILOMETROAK JAIAREN URTE OSOKO EGITARAUA AURKEZTU DUTE

2023/02/06

Urriaren 1ean ospatuko da Kilometroak 2023 jaialdi handia "erriola" lelopean. Errenteria-Oreretan izango da, Orereta ikastolak antolatuta. Hala ere, eredu berriari jarraiki, urte osoan zehar hainbat ekitaldi egingo dira eta horiek aurkeztu dituzte jada. Hemen dituzue aurkeztu dituzten mugarrietako batzuk:

Otsailaren 20tik 24ra, Egunkariatik Berriara, 20 urte, ekimen sorta egingo dute Euskaldunon Egunkariaren itxiera gogoan.

HIRUGARREN URTEZ "HIK DANTZA SENTITU" EKIMENEAN PARTAIDE

2023/02/06

DBH 4. mailako ikasleek dantza modu praktiko batean ezagutzeko aukera izan dute Haatik Dantza Konpainiako Amaiur Luluagak eta Jon Arsuagak gidatuta. Gela bakoitzak goiz bana pasa du Juanba Berasategi aretoan dantzaren inguruko lehen pausoak ikasten eta koreografia bat sortzen. Aurtengoa izan da "Hik dantza sentitu" ekimenaren hirugarren edizioa eta arrakastatsu ari dela gertatzen ezin da ukatu. Modu ludiko eta erakargarri batean ikasleak dantzaren oinarrizko alderdiak lantzen aritu dira, pozik.

 

Orriak

-era harpidetu