SUSTANTZIA ADIKTIBOEZ ARITU DIRA DBH-KOAK

2022/01/21

AGIPAD elkarteko Lukene Lizaso DBHko gure ikasleekin aritu da sustantzia adiktiboen inguruan dituzten kezkaz argitzeko asmoz. Irudian Lizasok egindako saioetako bat ikus daiteke. Ikasleak gaiaren inguruan egindako galderak erantzuten aritu da Lizaso, gelaz gela.

AGIPAD eta Lizeoaren arteko elkarlana aspaldikoa da, adikzioen prebentzioa lantzen duen elkarte honek urtero egiten baitu bisita gure geletara, Orientazio Departamentuak gonbidatuta.

TANBORRADA: LH1 ETA LH2 [BIDEOA]

2022/01/20

LH1eko eta LH2ko ikasleek arratsaldean egin dute San Sebastian eguneko tanborrada.

Ikusi bideo bat hemen:

DANBORRADAKO IRUDI BILDUMAK

2022/01/20

San Sebastian eguneko danborradan jaso ditugun argazkiekin Irudi bilduma batzuk osatu ditugu. Hemen dituzue ikusgai:

San Pedro eta Trintxerpeko Ikastola

Donibaneko Ikastola

Lezoko Ikastola

Antxoko Ikastola

LH1 eta LH2

DENA PREST DANBORRADARAKO

2022/01/18

Entseguak egiten ari gara azken egun hauetan. Dena prest dugu egun handirako. Argazkietan Antxoko HHko ikasleak.

KILOMETROETAKO ARROPA SALGAI

2022/01/17

Anoetako Uzturpe Ikastolak aurtengorako prestatu dituen Kilometroetako arropak eta osagaiak ikusi eta erosi nahi dituzue? Hemen duzue aukera.

Dendara sartzeko egin klik hemen

Ikusi Bideoa: 

COVID KASUEN KUDEAKETA

2022/01/14

Hemen duzue betebeharreko galdetegiaren esteka

OSAKIDETZAREN OHARRA FAMILIENTZAT

2022/01/12

Santomas eguneko emanaldiko bideoa (LH 3, 4, 5 eta 6)

2022/01/11

Ikusi pasa den santomas egunean ikastolan egin genuen emanaldia

Hemen LH3 eta LH 4

Hemen LH5 eta LH6

IKUSI SANTOMAS EGUNEKO ARGAZKI BILDUMAK

2021/12/22

Bi argazki bilduma sortu ditugu Santomas egueneko irudiekin.

Ikusi hemen lehena (goiko eraikina, Donibaneko Ikastola eta Antxoko Ikastola) eta hemen bigarrena (San Pedro eta Trintxerpeko Ikastola eta Lezoko Ikastola).

SEI IRABAZLE “EUSKARA NON?” SARIETAN

2021/12/21

Hona, 2021eko Lizeoko Euskararen Mosaikoan parte hartu dugun guztion artean ERRIGORAKO SASKI EDERRA jaso dutenak. 

250etik gora irudi bildu ditugularik, oparoa eta anitza izan da erantzuna. Horietakoren bat edo beste kanpoan utzi dugula ere konturatu gara, tamalez, hutsegitea konpontzeko berandu. Bihotzez, barkaguzue. Gure errotari berdin-berdin eragiten diotela zalantzarik ez egin. 

Horregatik, guzti-guztioi ESKERRIK ASKO. Eta URTE BERRI ON!

Jaso besarkada estu bat. 

“Lizeoko Euskara Batzordea”

Orriak

-era harpidetu