AMETS ARZALLUS BERTSOLARI ETA IDAZLEAREKIN SOLASALDIA

2022/02/22

Batxilergo 1. mailako ikasleek Amets Arzallusekin solasaldia egiteko aukera izan dute. Iparraldeko bertsolariak, Ibrahima Balderekin batera, idatzitako Miñan liburua izan dute hizketagai.

Ibrahimak Gineako hiriburutik Europara, Meditarreneoa zeharkatuz, egindako bidaiaz eta bertan pairatutakoez luze aritu dira hizketan, baita edozein migrantek sufritu behar dituen ibilerez ere.

Saio interesgarria eta mamitsua, liburua bera bezain interesgarria. Horregatik animatu nahi zaituztegu zuek ere hura irakurtzera, aurreiritzi asko alboratzeko baliagarria gerta baitaiteke.

GURE TEILATUKO EGUZKI-PLAKAK GIPUZKOAKO HITZAN

2022/02/22

Goiener kooperatiba energia ekoizle gisa egiten ari den inbertsioen berri eman du Gipuzkoako Hitzak artikulu interesgarri batean. Eta Lizeoko teilatuan eraiki dugun instalazioa da artikulu horretako protagonistetako bat. Nahi izanez gero hemen irakurri daiteke erreportajea.

HERRI URRATS SENPEREKO LAKURA ITZULIKO DA

2022/02/17

Bi urteko hutsunearen ondoren Ipar Euskal Herriko ikastolen jaia berriz ere egingo dela aurreratu du Seaskak. "Itzulera" da aukeratu duten leloa eta zapatila bat izango da maiatzaren 8an ospatuko den festaren aurtengo irudia.

Antolatzaileek azaldu dute beren asmoa ikastolen festa Senpereko lakura (Lapurdi) itzultzea dela, formatua zehazteke badago ere. Han lortutako dirua, Senperen bertan, Seaskaren bosgarren kolegioa eraikitzen laguntzeko izango dela aurreratu dute.

PANTAILEN ERABILERAREN INGURUKO SAIOA DBH-N

2022/02/16

DBH 2koek EMOKI taldeko Nerea Lores gidari izan dute pantailen erabileraren inguruan egin duten saio interesgarri batean. Zein bideo-joko eta zein sare sozial erabiltzen dituzten zerrendatu eta aztertu dute saioaren hasieran. Zeintzuk erabiltzen dituzten eta nola erabiltzen dituzten ere aztergai izan dute gazteek. 

GOIENER/NAFARKOOP-EN HITZALDIA

2022/02/16

Dakizuen bezala, Lizeoko eraikin nagusian plaka fotoboltaikoak jarri ditu Goiener/Nafarkoop-ek. Horien ezarpenaren ondoren, ekarpen-leihoak jarri ditu abian otsailaren 8tik aurrera bazkideek ekarpenak egiteko. Aipatutakoaren inguruan informatzeko, Lizeoko komunitatearentzat hitzaldia antolatu da otsailaren 23an, asteazkena, eraikin nagusiko liburutegian, arratsaldeko 17:30etan.

EUSKARABENTURA AURKEZTU DU AUXKIN ARANGUREN GURE IKASLE OHIAK

2022/02/15

Euskal Herriko eta diasporako gazteak biltzen dira EuskarAbentura ekimenean eta iazko udan Auxkin Aranguren, hilabetez luzatzen den, abentura honetako partaide izan zen. Bera Lizeoko ikasle ohia da. Aranguren Lizeora itzuli da DBH4 eta Batx-eko ikasleei ekimenaren berri ematera, izan ere, datorren udan abentura honetako kide izateko izen-ematea zabalik baitago.

BEHAR HANDIEN DUTEN IKASTOLEI LAGUNTZA [BIDEOA]

2022/02/08

Aurten ere, Hernanin egindako batzarrean, Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkarteak erabaki du zein ikastolek jasoko duten laguntza. 929.824 euro banatuko dira guztira, zortzi ikastolen artean. Kooperatiba honetako kide garen 112 ikastolok ikasleko 15 euro jartzen ditugu elkartasun kutxan eta bildutakoa beharrik handiena duten ikastolen artean banatzen da urtero.

KOPLA KANTARI SANTA AGEDA BEZPERAN [BIDEO ETA ARGAZKIAK]

2022/02/07

Santa Ageda bezperan kopla kantari aritu ginen Antxoko Ikastolan eta eraikin nagusian. Hemen dituzue zenbait argazki eta Antxoko Ikastolako txikien bideo bat.

LIZEOKO EUSKARA TALDEA PIRATEN ETXEAN

2022/02/03

Euskara Taldeko gure 14 ikaslek Arrokaundieta aterpetxean, Piraten Etxean, bi eguneko egonaldia egin dute. Urtxintxa eskolako dinamizatzaileek gidatutako egonaldia izan da, eta bi helburu izan dituzte: lan pixka bat egitea eta ongi pasatzea. Lortu dituzte biak.

Hala, Euskara Taldekoak, aurtengo ikasturterako plangintza osatzen aritu dira, giro onean.

EKOFISH BERRIZ ERE MARTXAN

2022/02/02

Hondartzan ibili dira DBH3ko gure ikasleak, Zurriolakoan, hain zuzen ere, Mater Ontzi Museokoekin elkarlanean. EKOFISH proeiktua berreskuratu dugu ikasturte honetan Lizeoan, hala, hondakinen arazoa zein den ezagutzeko lehen pausoa izan da kostaldean hondakinak jasotzea.

Orriak

-era harpidetu