Diru bilketa AEK-ren alde

2021/05/20

AEK-ren Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! kanpainari ekarpena egin dio Lizeoak. Denera, 870 euro bildu ditugu; langileek 435 euro eta Lizeoak beste horrenbeste. Langileek kutxak jarri dituzte Lizeoko bulegoetan eta irakasle geletan dirua biltzeko asmoz.

Lezoko Guraso Taldearen batzarra

2021/05/20

Maiatzak 21ean, 17:00etan Lezoko gurasoei biltzeko deia egin die Lezoko Guraso Taldeak Lezoko ikastolan. Ziklo berri bat hastekotan direlako deitu dute batzarra. Hona guraso taldetik egin duten gonbidapena: “Ziklo berria hastera goaz.

Tanta bat ikastolentzako

2021/05/20

Aste honetan banatu dizkizuegu Tanta” txartelak, 2021eko Kilometroak laguntzeko txartelak, hain zuzen ere.Txartelek bost euro balio dute eta ekainaren 25ean egingo den zozketan parte

Mila esker, Modus Operandi!

2021/05/20

Ikusi bideo honetan Modus Operandi taldeko kideek helarazi diguten mezua. Guk ederki pasa dugu zuen kantuarekin Lizeoa alaitasunez eta kolorez betetzen. Mila esker!

ERRETIRATUTAKO LANGILEEI OMENALDIA.

2021/05/06

Aurten zazpi lankidek erretiroa hartuko dutela eta Lizeo Astean zehar agurrak egiten aritu gara. Josune Villarrubia Palacios, Marian Martinez Larrañaga, Txini Gorrotxategi Begiristain, Beatriz Sarasua Zinkunegi, Lurdes Aseginolaza Zeberio, Agustin Migeltorena Larraburu eta Txaro Ariztimuño Aranburu, mila esker!

BATERA, BAGARA, BAT GARA – ARROPA SALMENTA KANPAINA BUKATU DA.

2021/05/06

Kilometroak 2021 Goierrin antolatuko da Beasain, Lazkao eta Ordiziako ikastolen eskutik. Urte berezi honetan ekimena bera ez da ohikoa izango, baina ilusioz eta arduraz erantzungo zaio Gipuzkoatik aurtengo erronkari. BATERA, BAGARA, BAT GARA lelopean egingo dugu aurtengo ekitaldia.

BATXekoei AGURRA [BIDEOA].

2021/05/06

Batxillergoko bigarren mailako ikasleei agurra egin diegu LIzeo Asteko azken egunean. Tutoreek diploma, ikaskide guztien argazkia eta opari bana banatu zizkieten, ondoren, Edurne Urkiola Lizeoko zuzendariak, hitz batzuk zuzendu zizkien ikasleei, eta bukatzeko, irakasleek bertso bat kantatu eta agurra dantzatu zioten aurten ikastola utziko duen ikasle taldeari. Zorte on zuen bizitza berrian, ikastolako ateak beti izango dituzue zabalik.

 

DANTZARAKO PREST [BIDEOA]

2021/05/04

 

Lizeo Astean zehar bideoklip bat grabatzen ari garela eta goiko eraikinean ere jo eta su aritu dira ikasleak jantziak apaintzen eta Gotzon Pozak sortutako koreografia ensaiatzen. Hemen dituzue irudi batzuk. 

 

1985ekoak gogoan

2021/05/03

Aurten, Lizeoa Astean 1985ekoak omendu ditugu, baina ez nahi genuen moduan. Balio dezala argazki sorta honek haiengandik gertu gaudela nolabait adierazteko.

 

1984koak gogoan

2021/05/03

Iaz ezin izan genien merez duten omenaldirik egin. Aurtengo Lizeo Astean 1984koak gogoan ditugu. Bideo honetan haien zenbait argazki bildu ditugu.

 

Orriak

-era harpidetu