Belatz marrazkilaria Lucio Urtubiaz hizketan [bideoa]

2021/06/03

DBH 3koek bisita interesgarria jaso dute, Mikel Santos “Belatz” marrazkilariarekin solasean aritzeko aukera izan dute eta. Belatzek “Gerezi garaiak”, eleberri grafikoaren egileak, marrazkilari baten sekretu ia guztiak erakutsi dizkie Lizeoko ikasleei.

Hitzaldia: Haurrak eta pandemia [bideoa]

2021/06/03

Alvaro Beñaran Aranzabal pedagogo eta psikomotrizistak hitzaldia eman zuen Lizeoko Lezoko guraso taldeak antolatuta, Lezoko ikastolan. Bideo honetan “haurrak eta pandemia” izenburuko hitzaldian jasotakoa ikus eta entzutera gonbidatzen zaituztegu.

Argiak itzali [bideoa]

2021/06/03

Existitzen al da koloretako itzalik? Patata Tropikala antzerki taldea gure etxeetan ibili da erantzunaren bila. Lau eta bost urtekoen geletara joan dira “Argiak itzali” izenburuko 15 minutuko antzezlanak eskaintzera.

Hik dantza sentitu [bideoa]

2021/06/03

Haatik Dantza konpainiaren gidaritzapean DBH4ko gure ikasleek “Hik dantza sentitu” dantzaren sentsibilizazio jardueretan parte hartu dute. Modu ludiko eta erakargarri batean dantzaren oinarrizko alderdiak lantzen aritu dira.

Haurrek eta gazteek antolatutako asteburu oparoa!

2021/05/21

Azken hiru ikasturteetan gure ikasleek Pasaiako ESKUBIDEAN PROGRAMAN parte hartu dute. Pasaiako bizitzan HAUR ETA GAZTEEN PARTE HARTZEA indartzea du programa honek helburu eta ikastolan bertan eta herrietan udal teknikariekin elkarlanean zenbait ekimen aurrera atera dituzte orain artean. 

Ekimen horien artean daude asteburu honetarako prestatutakoak: 

ADIMEN EMOZIONALA: blog berria

2021/05/20

Emozioak identifikatu, ulertu eta erregulatzen ikasi. Horixe da adimen emozionala. Gaian sakontzeko blog irekia zabaldu dugu material ugarirekin.

Euskaraz edonon [bideoa]

2021/05/20

DBH3ko ikasleek Hi Gazte! [https://www.instagram.com/higazte/] programako saio berri batean parte hartu dute.

UDA ONA PASA ETA ERABILI EUSKARA

2021/05/20

Ikusi eta entzun Edurne Urkiola Saldias, Pasaia-Lezo Lizeoko zuzendariak komunitateari helarazi dion mezua. Ikasturte zail honi aurre egitea lortu dugu eta datorrenari aurre egiteko prest gaude; ikasleak beti erdigunean.

KULUNKAN: txikiekin jolasean, euskaraz

2021/05/20

Aurten ere Lizeoak propio sortutako Kulunkan proiektua garatu dugu. Familiei haurrekin euskaraz hitz egiteko baliabideak eskaini eta euskaraz aritzeko ohitura sendotzea dugu helburu.

Benjaminak “konkis” saioan [bideoa]

2021/05/20

Azken bi asteburutan Eskola Kirolean “Konkis” saioa egiten aritu dira. Ikusi bideo honetan zein ondo pasa duten. Web orriko “irudi bilduma” atalean argazkiak ikusi ditzakezue.

Orriak

-era harpidetu