JASONE OSORO IDAZLEAREN BISITA

2018/02/20

Aste honetan, hilaren 14an, Jasone Osoro idazlearen bisita izan dute DBHko bigarren mailako ikasleek, Euskal Idazleen Elkarteak sustaturiko Idazleak Ikastetxetan programa baitan, eta Pasaiako Udalaren laguntzaz. Izan ere, ikasleek idazle honen Ezekiel eta Eskularru beltzak eleberrien irakurketa eta lanketa egin dute. Beraz, saiora galderak prestatuta joan zitzaizkion ikasleak, eta nobelen nondik norakoak miatu ahal izan zituzten, egilearen beraren eskutik. Baina, horrez gain, inspirazioaz ere hitz egin zien Osorok, sormenaz, sortze prozesuez eta abar. 

ONDO PASA HERBEHEREETAN!

2018/01/26

Bai. Iritsi da eguna. Eguraldi grisa gurean, baina kirioak dantzan eta irri zabala haien bisaietan. Lizeoko Batxilergoko lehenengo mailako...

LH3k 2 urteko gelak bisitatu ditu Kulunkan proeiktuarekin

2018/01/18

3 mailako ikasleak, beren barrutietako txikiei bisita egitera joan dira Kulunkan proektuaren barruan. Ikasleak barrutika banaturik, Donibane, Lezo, Antxo edota San Pedroko bi urteko geletara joan gara bertako haurrekin lehen harremana egitera. Oparitxoa txikiak eraman dizkiegu eta euskaraz harremandu eta jolasteko lehen urratsak eman ditugu. Ondoren hamaiketakoa ere egin dugu elkarrekin. Primeran ibili gara eta ia aurrerantzean ere, herrian elkar ikusitakoan euskaraz eraiki dugun harreman horri eusten diogun. 

LIZEOARI AITORTZA PASAIAKO KIROL GALAN

2018/01/18

Pasaiako Udalak aipamen berezia egin zion Lizeoari azkeneko 25 urte hauetan Eskola Kirolaren bitartez kirola sustatzeko egindako lanagatik.

Batxilergoko 2. maila: OIASSO MUSEOARI BISITA

2018/01/16

Iragan ostiralean, hilak 12, Batxilergoko 2. Mailan Artearen Historia irakasgaia ikasten duten ikasleak Irunen izan ziren, irakasle baten laguntzarekin.

Orriak

-era harpidetu