IPAR EUSKAL HERRIAN AZTERKETAK EUSKARAZ!

2022/03/02

Lizeoko Artezkaritza Kontseiluak bere egiten du Iparraldeko ikasleek azterketak euskaraz egiteko duten eskubidearen alde martxoaren 4ean, ostiralez, ikastola guztietan egingo diren elkarretaratzeetarako deialdia.

Lizeoan bi deialdi egin ditugu

12:35ean, Lizeoko eraikin nagusian

16:40ean, Lezoko ikastolako atarian

Guztion parte hartzea garrantzitsua da

Hemen Ikastolen Elkarteak publiko egin duen oharra

HIKU MIKU ZIRIKU IPUINAREN AURKEZPENA

2022/03/01

Saioa Muguruza: "DENOK DAUZKAGU ARGI-ILUNAK, BAITA ZIRIKUEK ERE" 

Lizeoko irakasle, Saioa Muguruza Sarasuak, primizian aurkeztu digu argitaratu berri duen ipuina: Hiku Miku Ziriku. LH3tik LH6ra arteko gure ikasleei Zirikuen sekretuak kontatzen aritu da liburutegian egindako saioetan. Alboan izan du Kepa Etxebarria Sagarzazu oreretar ilustratzailea. Hona zer kontatu diguten.

EGUN BETE INAUTERI [BIDEOAK ETA ARGAZKI BILDUMAK]

2022/03/01

Pozez beteta pasa dugu inauterietako ostirala. Goiza, ohi bezala, Trastamintxoren bihurrikeriak nolabait konpontzen hasi dugu. Ikusi argazki honetan hark utzitako arrastoa.

TRASTAMINTXO LEHIAKETA, IRABAZKEAK ETA FINALISTAK

2022/02/25

Trastamintxok egin du bere lana! Hemen dituzue aurten  ipuin, olerki eta kartel lehiaketako irabazleak eta finalistak. Zorionak denei!

 

Lehen Hezkuntza 3. maila. Ipuin lehiaketa

Irabazlea: June Rolin Vazquez “Desberdina izateak ez du inporta” 

Finalistak: Eki Ait Bahadou Serrano, Aiala Grela Mugika, Izar Salaberria Mujika, Libe Maiz Sisniega, Uxue Ben Chaib, Arane Sanchez Ruiz Carrillo eta Enara Olasagasti Kordic.

 

GARI ZIENTZIALARIAREN BISITA LIZEOAN

2022/02/23

Gari Zientzialaria zuzen-zuzen etorri zaigu Kristina Eneatik gure Lezoko eraikinera. LH1eko ikasleek adi entzun dituzte haren azalpenak. Konpostari buruz aritu da Gari, eta materia organikoa bereiztea zein garrantzitsua den nabarmendu die ikasleei. Ondoren “Zizario” zizarea margotu, moztu eta etxera eraman dute txikiek. Ikusi hemen zenbait argazki argazki.

AMETS ARZALLUS BERTSOLARI ETA IDAZLEAREKIN SOLASALDIA

2022/02/22

Batxilergo 1. mailako ikasleek Amets Arzallusekin solasaldia egiteko aukera izan dute. Iparraldeko bertsolariak, Ibrahima Balderekin batera, idatzitako Miñan liburua izan dute hizketagai.

Ibrahimak Gineako hiriburutik Europara, Meditarreneoa zeharkatuz, egindako bidaiaz eta bertan pairatutakoez luze aritu dira hizketan, baita edozein migrantek sufritu behar dituen ibilerez ere.

Saio interesgarria eta mamitsua, liburua bera bezain interesgarria. Horregatik animatu nahi zaituztegu zuek ere hura irakurtzera, aurreiritzi asko alboratzeko baliagarria gerta baitaiteke.

GURE TEILATUKO EGUZKI-PLAKAK GIPUZKOAKO HITZAN

2022/02/22

Goiener kooperatiba energia ekoizle gisa egiten ari den inbertsioen berri eman du Gipuzkoako Hitzak artikulu interesgarri batean. Eta Lizeoko teilatuan eraiki dugun instalazioa da artikulu horretako protagonistetako bat. Nahi izanez gero hemen irakurri daiteke erreportajea.

HERRI URRATS SENPEREKO LAKURA ITZULIKO DA

2022/02/17

Bi urteko hutsunearen ondoren Ipar Euskal Herriko ikastolen jaia berriz ere egingo dela aurreratu du Seaskak. "Itzulera" da aukeratu duten leloa eta zapatila bat izango da maiatzaren 8an ospatuko den festaren aurtengo irudia.

Antolatzaileek azaldu dute beren asmoa ikastolen festa Senpereko lakura (Lapurdi) itzultzea dela, formatua zehazteke badago ere. Han lortutako dirua, Senperen bertan, Seaskaren bosgarren kolegioa eraikitzen laguntzeko izango dela aurreratu dute.

PANTAILEN ERABILERAREN INGURUKO SAIOA DBH-N

2022/02/16

DBH 2koek EMOKI taldeko Nerea Lores gidari izan dute pantailen erabileraren inguruan egin duten saio interesgarri batean. Zein bideo-joko eta zein sare sozial erabiltzen dituzten zerrendatu eta aztertu dute saioaren hasieran. Zeintzuk erabiltzen dituzten eta nola erabiltzen dituzten ere aztergai izan dute gazteek. 

GOIENER/NAFARKOOP-EN HITZALDIA

2022/02/16

Dakizuen bezala, Lizeoko eraikin nagusian plaka fotoboltaikoak jarri ditu Goiener/Nafarkoop-ek. Horien ezarpenaren ondoren, ekarpen-leihoak jarri ditu abian otsailaren 8tik aurrera bazkideek ekarpenak egiteko. Aipatutakoaren inguruan informatzeko, Lizeoko komunitatearentzat hitzaldia antolatu da otsailaren 23an, asteazkena, eraikin nagusiko liburutegian, arratsaldeko 17:30etan.

Orriak

-era harpidetu