ALAINE AGIRRE LH5-EKOEKIN ETA DBH4-KOEKIN
2022/06/20 Pasaiako Udaleko euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko kanpainaren baitan Alaine Agirre idazlea gure ikasleetako batzuekin egon da Juanba Berasategi aretoan. LH5ekoekin bildu da aurrena "Neskaotsok ilerik ez balu?" eleberriaren inguruko sekretuak kontatzeko. |
DBH1 IRRISARRI LAND-EN ETA DBH2 LIZARRAKO KANPINEAN
2022/06/20 Hiru eguneko irteera egin dute DBH1eko eta DBH2ko ikasleek, Irrisarri Land-era eta Lizarrako kanpinera, hurrenez hurren. Irudi bildumak sortu ditugu han bildutako argazkiekin. Ikusi hemen. |
BDH1-2. EUSKARA HAUSPOTZEKO ANTZERKIA ETA IRRATIA
2022/06/20 Ainhoa Mariezkurrena Lizeoko ikasle ohiaren gidaritzapean ahozkotasuna hauspotzeko saioak egin dituzte DBH1 eta DBH2ko ikasleek. Batzuek antzezlanak sortu dituzte eta antzerki gelan erakutsi LHko ikasleei. Argazki batzuk ikusi ditzakezue hemen. Bestetik, DBH2-A gelakoek irratsaio bat grabatu dute, GOAZEN BA! izenekoa. Irratsaioan zehar egindako argazki batzuk ikusi eta irratsaioa bera entzun ditzakezue hemen.
|
EKOFISH: IKASTURTEKO LANAK EMAN DU UZTA
2022/06/20 Ikasturte honetan DBH3ko bost geletan aritu dira, taldeka, MATER Ontzi Museo Ekoaktiboak sustatzen duen EKOFISH proiektuan lanean. Materrekoek bultzatuta, udaberri aldean ekin zioten itsas hondakinen arazoa ezagutzeari. Pasaiako badiaren bueltako ikasleak direnez, erraz identifikatu zuten plastikoek zer nolako eraginak dituzten inguruko ekosistemetan, eta arazoaren iturrira jo zuten. |
JON ESNAOLA ETA IRAIDE MITXELENA GARAILE URRUZUNON, POESIA ATALEAN
2022/06/20 Batxilergoko lehenengo mailako Iraide Mitxelena Rivero eta Batxilergoko bigarren mailako Jon Esnaola Lopez, Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleak biak, garaile izan dira Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordetzak antolatu duen 37. Urruzuno Literatur lehiaketan, biak poesia alorreko lehiaketan. Zorionik beroena, Iraide eta Jon, Pasaia-Lezo lizeoaren partetik! |
TXANPA LITERARIOA, OPORRETARAKO IRAKURKETA PROPOSAMENA
2022/06/20 |
LH2. EGUN PASA OIANLEKUN
2022/06/20 LH2koak Oianlekun izan dira egun pasan. Bidetik hamaiketakoa jan, belardian jolastu, eta bazkal ordurako Oiankekura iritsi dira. Primeran pasa dute, naturaz gozatzen eta jolasean. Argazki galeria bat sortu dugu zein ongi pasa duten ikusteko. |
LH3. BISITA PLAIAUNDIKO PARKE EKOLOGIKORA
2022/06/20 LH3koak Irungo Plaiaundiko parke ekologikoan izan gara. Bisitaldiko argazki batzuk bildu ditugu eta galeria batean jaso. IKUSI HEMEN ARGAZKIAK |
LH3. IKASTAROA LEZOKO IGERILEKUAN
2022/06/20 LH3 mailakoak bi egunez igeriketa ikastaroa egiten aritu gara Lezon. Kirol jarduerak sustatzeko helburuarekin oinez egin dugu ikastolatik joan etorria eta bien bitartean, egun pasa zoragarria izateko aukera ere izan dugu. |
ROBOTIKA ERAKUSKETA LH BIGARREN ZIKLOKOENTZAKO
2022/06/17 Eguerditan robotika ikasten aritu diren ikasleek gainontzeko ikasleei ikasturtean zehar egindako lanak erakusten aritu dira, liburutegian. Irudi hauetan ikusiko dituzue LH5eko lau ikasle LH4koei datorren ikasturtean zer ikasi dezaketen erakusten, tartean robot bat tirolina baten gainean. LH3koek eta LH5ekoek ere izan dute, txandaka, erakustaldia ikusteko aukera. |