Kilometroetako abestia entzungai jada

2023/05/08

Errenteria-Oreretan ospatuko den Kilometroak-ek aurkeztu berri du jaiaren doinua izango den doinua. Erriola abestiaren hitzak Jon Maia Soriak idatzi ditu eta kantuan Janus Lester talde nafarra aritu da. 

Entzun abestia hemen

Eta hitzak ikasteko, hortxe duzue doinuaren letra:

Hitzak: Jon Maia | Musika: Janus Lester

Ekosistemen eta eta artelanen erakusketa; LH5ekoen lan bikaina

2023/04/26

Ekosistema desberdinen maketak, margolariek darabiltzaten hainbat teknika eta hiru euskal eskultore handiren –Eduardo Txillida, Jorge Oteiza eta Nestor Basterretxea– lanetan oinarritutako eskulturak landu dituzte Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek. Liburutegian jarri dituzte erakusgai eta bisita gidatuak antolatu dituzte Lehen Hezkuntzako gainontzeko ikasleentzako. Ikusi hemen emaitza!

"Zuk Zeuk" lehiaketan 520 euroko saria ikas-bidaiarako

2023/04/25

DBH4ko ikasle talde batek ikasketa bukaerako bidaia finantzatzen laguntzeko Zuk Zeuk lehiaketan parte hartu du eta sari potoloa irabazi du. Taldearentzat 520€ko deskontua eta gainontzeko irabazleekin egingo duten egonaldirako txartela lortu dituzte. Txapelketak bi hilabete inguruko iraun du; astero-astero, hainbat zeregin egin behar izan dituzte: bideoak, ikerketak, eta bestelako lanak. Gure ikasleek osatutako Ez Dok Amairu taldea 9.

LH4ko ikasleak inguruko mendiak bisitatzen, Jaizkibel eta San Marko

2023/04/25

LH4. mailakoek inguruko mendiak bisitatzeko txangoak egin dituzte. Lehenik, gure inguru honetan 2. Gerra Karlista ostean oso garrantzitsua bilakatu zen leku estrategiko batera igo ziren:  San Markora. Gotorlekutik bertatik bista zoragarriez disfrutatzeko aukera izan zuten, baita iparrorratzaren laguntzaz orientazio ariketa batzuk egitekoa ere. Bigarrenik, Jaizkibel mendira txangoa egin zuten, bertako dorreak, Mitxintxolako muino eta pinudia, Arrokaundieta... bisitatzeko aukera izan dutelarik.

"Lehen Gizakia" gaia bukatzeko txangoa eta antzerki emanaldia

2023/04/25

Lehen Hezkuntzako lehen mailako ikasleek bukatu dute Lehen Gizakiaren gaia. Ohi bezala, Urki antzezlana prestatu eta kideen aurrean antzeztu dute. Gainera, Landarbaso eta Listorreta inguruan txangoa egiteko aukera ere ez dute pasatzen utzi. Han, gertu, Lehen Gizakien etxeari bisita egin diote, Aizpitarteko leizeetan izan dira.

Ikusi bi ekintzen argazkiak hemen:

URKI ANTZEZLANA

Batx 1ekoak Jon Arretxe idazlearekin solasean

2023/04/25

Batxilergo 1eko ikasleak Juanba Berasategi aretoan Jon Arretxe idazlearekin solasaldia izan dute. Aurrez idazle bizkaitarraren Dortokaren begirada nobela irakurri dute eta hari buruzko galderak egiteko aukeraz ere gozatu dute.

LH 5. mailako ikasleak Pasaiako Udala ezagutzen

2023/04/25

Pasaiako Udalak sustatzen duen ESKUBIDEAN planaren baitan Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek Udalaren funtzionamendua ezagutzeko saioa egin dute. Lizeotik, Navalaldeara jaitsi dira, Udal Zerbitzuen pabiloira. Han, udal langileak zain zituzten eta ikasleei egiten duten lanaren berri eman aritu dira. Taldeka, ura zerbitzua, elektrizitatea, aroztegia, lorezaintza, garbiketa eta abar ezagutu dituzte. Gainera, ikasleek, zerbitzuetan erabiltzen duten makineria probatzeko aukera izan dute.

DBH3ko ikasleak Lezoko urmaeletan barrena

2023/04/25

Desberdintze curricularreko DBH3ko ikasleek Lezoko Udalak eraikitako urmaelak bisitatu dituzte, baita haietako bizidunen laginketak egin ere. 

Jaio berrien matrikula epea ireki dugu, eskatu bakarkako hitzordua

2023/04/24

Zero eta bi urte arteko umeentzako matrikula epea ireki dugu datorren ikasturteari begira. Zure etxetik gertu gure ikastoletako bat aurkituko duzu: bana Pasaiako lau barrutietan eta bosgarrena Lezon. 

Eskatu hitzordua eta bakarkako bilera batean gure proiektuaren berri emango dizugu, gertutik eta konfiantzan.

Baionako manifestaziorako autobusa antolatu dugu

2023/04/18

Ipar Euskal Herriko ikasleek azterketak euskaraz egiteko duten eskubidearen aldeko manifestaziorako autobusa antolatu dugu.

Orriak

-era harpidetu