BEKAK 2023-24

2023/09/13

2023/24 ikasturterako beka kanpaina hastear dagoela jakinarazi nahi dizuegu.

Bi beka mota daude, Eusko Jaurlaritzak ematen duena ( 0 eta 18 urte bitartekoentzat) eta Pasaia-Lezo Lizeoak ematen duena (0 eta 18 urte bitartekoentzat).

EUSKO JAURLARITZAKO BEKA (0 - 18 urte bitartekoentzat)

Lezoko guraso taldea indarberriturik datorkigu

2023/09/13

Berri onak iritsi zaizkigu Lezotik. Guraso taldeak olatu berria hartu du eta txanpa berri batean murgildu da. Hasteko, taldeari izena jarri diote: Errota Guraso Taldea, Lezoko ikastolaren ondoan dagoen errota zaharra gogoratuz. Izenaz gain, edukiz bete nahi dute beren lana eta horretarako ikasturteko ekimenak biltzen dituen eskuorri bat prestatu dute (hemen PDF formatoan).

Animatu euskara ikastera, izena eman euskaltegian

2023/09/12

Pasaiako bi euskaltegiek eta Lezokoak matrikula epea zabalik duten honetan Lizeotik komunitate osoari gonbita egin nahi diogu euskara ikasteko edo norberaren maila hobetzeko. Hiru euskaltegiek eskaintza zabala plazaratu dute eta, aurten ere, gurasoei begirako eskaintza berezia egin dute. Iaz bezala, talderik sortuz gero, ikastolan bertan ikasi ahalko da euskara. Klaseetan %85eko asistentzia izanez gero, gainera, matrikulagatik ordaindutako dirua itzuliko zaizue. 

Iraide Mitxelena berriz irabazle Urruzunon

2023/09/11

Iraide Mitxelena Rivero berriz ere garaile izan da Urruzuno literatur lehiaketan, poesia atalean. Bi lanengatik jaso du saria: "Denboraren txotxongilo omen gara" eta "Oihartzunik gabeko zenbait pentsamendu zoro".

Zorionak Iraide!!

 

 

Aurretik argitaratu ditugun notiziak lotura hauetan:

Iraide Mitxelena garaile Madalen literatur lehiaketan

Iraide Mitxelena garaile Azkue Literatur lehiaketan

Lizeoa ikaslez bete zaigu!

2023/09/08

Herenegun hasi ziren Lilitegietako umeak geletara iristen, eta gaur gainontzeko guztiak etorri zaizkigu: bi urtetik 18 urte artekoak, hain zuzen ere. 

Batzuk motxila beteta, besteak esku hutsik, batzuk ilusioz, beste batzuk nagiak jota... baina hasi dugu ikasturtea denok. 

Egokitzapen ona opa dizuegu.

Ongi etorri denak!

 

Lilitegietako gelak betetzen hasi dira

2023/09/06

Pozik gaude, txikienak etorri zaizkigu jada ikastolara. Trintxerpeko, Antxoko, Lezoko eta Donibaneko Lilitegietako ateak gaur zabaldu ditugu eta gure umean hasi dira gelak betetzen.

Hasi dugu ikasturtea!

 

TANTA txartelen 50258 zenbakiari egokitu zaio 60.000 euroren saria

2023/06/28

Tanta zozketaren zenbaki sarituak:

 

     Zenbaki irabazlea: 50258

    Zenbaki ordezkoa:  93408

 

LH5eko eta LH6ko ikasleak kantujiran antxoko kaleetan

2023/06/21

Aranederreko parkearen inaugurazioan izan gara

2023/06/21

Ikasturtearekin bat, irailera arte, bukatu da Pasaiako Udalak sustatzen duen ESKUBIDEAN programa. Trintxerpeko Aranederreko parkearen birmoldaketaren inaugurazioa izan da egin dugun azken ekintza eta Lizeoko ikasleen ordezkaritza bat han izan da. Larunbateko ekaitzak ez zuen utzi egitaraua osorik ospatzen, baina zinta mozketa, sikiera, egin genuen.

LH4koen argazkiak Zuhatzako irlako egonaldian

2023/06/21

Ikasturteari amaiera emateko LH4 mailakoek hiru eguneko egonaldia egin dute Zuhatzako uhartean. Eguraldiak lagunduta, egundoko egonaldia izan da eta izugarri disfrutatu dute ekintzez eta uharteaz. Ziklo honi amaiera emateko aukera paregabea izan da guztiek naturaz gozatzen zuten bitartean, gainera, ikasleek beraien arteko harremanak indartzeko aukera izan dute.

Ikusi hemen irlan egin ditugun argazkiak

Orriak

-era harpidetu