Ei lagun! 

Euskarak ere goxo egon nahi du etxean.

Begira, begira zenbat gauza ikusteko, ikasteko eta jolasteko!

DBH4KO IKASLEEK ‘KONTAKATILU’ PROIEKTUA BURUTU DUTE HILABETEZ

DBH4ko ikasleek Kontakatilu proiektua landu dute hilabetez Maider Galarza ipuin kontalariarekin, urriaren 7tik azaroaren 7ra. Egitasmoak ahozkotasuna lantzea eta hobetzea du helburu, eta, denbora horretan, zortzina orduko tailerra jaso zuten DBH4ko gela bakoitzean.

Iragan astean, berriz, azaroaren 14an zehazki, amaiera eman zitzaion proiektuari, Lezoko Gezala auditoriumean egindako emanaldiarekin: ipuin kontalari baten zuzeneko bakarrizketa saioa. Bakarrizketaren bizkarrezurra hiri kondairak izan ziren, horiexek landu baitzituzten, besteak beste, Maider Galarzak ikasgeletan gidatutako saioetan.