ASGARTH musika taldearen eskertzea Lizeo Asteari

2022/05/05

DBHko ikasleek "momentu iluna" irudikatu dute aurtengo Lizeo Asteko dantzan eta Asgarth taldearen "heriotzaren aurpegia" abestia erabili dute horretarako. Eskertza-bideo hau helarazi digute Asgarth-ekoek, tartean da Axi Enbil, Lizeoko gurasoa. Mila esker zuei!

LIZEO ASTEA. IKUSKIZUNAK HH-KO ERAIKINETAN

2022/05/05

Lizeo Asteko egitarauaren barne Patata Tropikala antzerki konpainiako lagunak gure Haur Hezkuntzako ikastoletako haurrekin izan dira astean zehar. Antxoko, Donibaneko, Lezoko eta Trintxerpeko eta San Pedroko ikastoletan emanaldi bana egin dute. Hemen Trintxerpe eta San Pedroko ikastolako emanaldiko irudi batzuk.

LIZEO ASTEA. LH 2KO IKASLEEN DANTZA EMANALDIA

2022/05/05

Lizeo Asteko dantza eskaini diete LH2ko ikasleek guraso eta familiei Lezoko ikastolako patioan. Kutsadura izan da Lizeo Asteko koreografian haiei egokitu zaien gaia eta Hesian taldeko "iluntasuna naiz" abestia erabili dute horretarako. Argazki bilduma bat sortu dugu bertan jasotakoa erakutsi nahian. Ikusi hemen.

JARE musika taldearen eskertzea Lizeo Asteari

2022/05/04

BATX 2KOEI AGURRA EGIN DIEGU [ARGAZKIAK]

2022/05/03

Lizeo Asteko lehenengo ekitaldia egin dugu goizean, Batxillergoko 2. mailako ikasleei agurra, hain zuzen ere. Argazki galeria honetan dituzue ikusgai ekitaldian bildu ditugun irudiak.

 

 

 

LIZEO ASTEKO DANTZA: HASIERA BERRIA [BIDEOA]

2022/05/03

LIZEO ASTEA MAIATZAREN 2TIK 6RA

2022/04/30

Lizeo Astea ospatuko dugu maiatzaren 2tik 6ra "HASIERA BERRIA" lelopean. Urtero bezala, dantza emanaldiak, omenaldiak eta agurrak izango ditugu. Familiek ere emanaldiak ikusteko aukera izango dute. 

 

MAIATZAK 3, ASTEARTEA, ERAIKIN NAGUSIAN 

10:45ean, Batxilergoko bigarren mailako ikasleei omenaldia.    

MAIATZAK 4, ASTEAZKENA, LEZOKO IKASTOLAN

16:00etan, LH 2-ko familientzako emanaldia.

MAIATZAK 5, OSTEGUNA, ERAIKIN NAGUSIAN

MILIMETROAK JAIAN PARTE HARTU DUGU [ARGAZKIAK ETA BIDEOA]

2022/04/26

Milimetroak jaiaren parte izan gara Errenteria-Oreretan. DBH 3ko gure ikasleak Ibarrako Uzturpe ikastolako, Orereta ikastolako eta Haurtzaro ikastolako kideekin Gernikaren erreplika bat egin dute, Gernika bonbardatu zutela 85 urte betetzen diren egunean. Goizean zehar lau oihal zati handitan banatuta murala margotzen aritu dira. Lanak bukatuta, Jaurtakol plazara eraman dituzte zatiak murala osatzeko.

HAMAIKETAKO OSASUNTSUA GELAN ETA OGIA PAGOETAN

2022/04/25

LH 1ekoek "gorputza zain dezagun" gaiaren lanketa bukatu berri dute. Eta bukaera borobiltzeko, batetik, ikasleek beraiek ekarritako jakiekin hamaiketako osasuntsua egin dute. Bestetik, Pagoetara txangoa egin dute eta han errota ezagutzeaz gain ogia egiteko aukera izan dute. Bi ekintzen irudiak ikusi hemen.

ORIENTAZIO JOLASAK ARROKAUNDIETAN

2022/04/25

LH 4ko lau geletakoek Jaizkibelen egun pasa egin dute, Arrokaunditean, hain zuzen ere. Han orientazio jolasak egiten aritu dira mapa topografikoak erabilita. Batetik bestera ibili dira txoko desberdinak topatzen, talde lanean.

Orriak

-era harpidetu