FESTA HANDIA LIZEO ASTEAN
2022/05/06 Egun handia izaten ari da gaur Lizeoko komunitatearentzako. Herrietako ikastoletan festa giroan dabiltza txikienak. Goiko eraikinekoek, berriz, bisita jaso dute. LH1eko eta LH 2ko ikasleak Lizeora igo dira, lehenengoak ikusle gisa, eta bigarrenak beren ikuskizunaren partea erakustera. Aurten dantzan egitea egokitu ez zaien ikasle guztiek, gainera, Gotzon Pozak sortu dituen bost koreografiak ikusteko aukera izan dute, bakoitza Lizeoko txoko desberdin batean. Guztia ongi atera zedin DBH 4ko ikasleak antolakuntza lanetan aritu dira, ostegunez familiekin egin zuten moduan. |
LIZEO ASTEKO DANTZAK BILDU DITUGU IRUDI GALERIETAN
2022/05/06 DBH. Momentu beltza. Hemen irudi galeria. LH 2. Kutsadura. Hemen irudi galeria. LH 4. Guda. Hemen irudia galeria. LH 6. Itxaropena. Hemen irudi galeria. Haur Hezkuntza. Etorkizuna. Hemen irudi galeria.
|
ASGARTH musika taldearen eskertzea Lizeo Asteari
2022/05/05 DBHko ikasleek "momentu iluna" irudikatu dute aurtengo Lizeo Asteko dantzan eta Asgarth taldearen "heriotzaren aurpegia" abestia erabili dute horretarako. Eskertza-bideo hau helarazi digute Asgarth-ekoek, tartean da Axi Enbil, Lizeoko gurasoa. Mila esker zuei! |
LIZEO ASTEA. IKUSKIZUNAK HH-KO ERAIKINETAN
2022/05/05 Lizeo Asteko egitarauaren barne Patata Tropikala antzerki konpainiako lagunak gure Haur Hezkuntzako ikastoletako haurrekin izan dira astean zehar. Antxoko, Donibaneko, Lezoko eta Trintxerpeko eta San Pedroko ikastoletan emanaldi bana egin dute. Hemen Trintxerpe eta San Pedroko ikastolako emanaldiko irudi batzuk. |
LIZEO ASTEA. LH 2KO IKASLEEN DANTZA EMANALDIA
2022/05/05 Lizeo Asteko dantza eskaini diete LH2ko ikasleek guraso eta familiei Lezoko ikastolako patioan. Kutsadura izan da Lizeo Asteko koreografian haiei egokitu zaien gaia eta Hesian taldeko "iluntasuna naiz" abestia erabili dute horretarako. Argazki bilduma bat sortu dugu bertan jasotakoa erakutsi nahian. Ikusi hemen. |
JARE musika taldearen eskertzea Lizeo Asteari
2022/05/04 |
BATX 2KOEI AGURRA EGIN DIEGU [ARGAZKIAK]
2022/05/03 Lizeo Asteko lehenengo ekitaldia egin dugu goizean, Batxillergoko 2. mailako ikasleei agurra, hain zuzen ere. Argazki galeria honetan dituzue ikusgai ekitaldian bildu ditugun irudiak.
|
LIZEO ASTEKO DANTZA: HASIERA BERRIA [BIDEOA]
2022/05/03 |
LIZEO ASTEA MAIATZAREN 2TIK 6RA
2022/04/30 Lizeo Astea ospatuko dugu maiatzaren 2tik 6ra "HASIERA BERRIA" lelopean. Urtero bezala, dantza emanaldiak, omenaldiak eta agurrak izango ditugu. Familiek ere emanaldiak ikusteko aukera izango dute.
MAIATZAK 3, ASTEARTEA, ERAIKIN NAGUSIAN 10:45ean, Batxilergoko bigarren mailako ikasleei omenaldia. MAIATZAK 4, ASTEAZKENA, LEZOKO IKASTOLAN 16:00etan, LH 2-ko familientzako emanaldia. MAIATZAK 5, OSTEGUNA, ERAIKIN NAGUSIAN |
MILIMETROAK JAIAN PARTE HARTU DUGU [ARGAZKIAK ETA BIDEOA]
2022/04/26 Milimetroak jaiaren parte izan gara Errenteria-Oreretan. DBH 3ko gure ikasleak Ibarrako Uzturpe ikastolako, Orereta ikastolako eta Haurtzaro ikastolako kideekin Gernikaren erreplika bat egin dute, Gernika bonbardatu zutela 85 urte betetzen diren egunean. Goizean zehar lau oihal zati handitan banatuta murala margotzen aritu dira. Lanak bukatuta, Jaurtakol plazara eraman dituzte zatiak murala osatzeko. |