Lizeo Eguna maiatzaren 26an ospatuko dugu eta hasi gara entseguekin

Lizeo Egunerako prestaketa lanetan hasi gara.  Apuntatu data zuen egutegietan: maiatzaren 26a. 

Urtero moduan, Lizeoko komunitatea elkartuko den egun handia prestatzen ari gara. Ikasturte honetako gaia hauxe: "ur bizia". Ohi bezala, Haur Hezkuntzako ume guztiak , Lehen Hezkuntzako bigarren, laugarren eta seigarren mailako ikasleak eta DBHko lehenengo zikloko ikasleak aterako dira dantzara. Aurten ere, ikuskizun handirako koreografiak Gotzon Pozak sortuak dira eta batetik bestera dabil ikasleei dantzak erakusten, gogotsu!

Ikusi bideo honetan entseguen zatitxo bat... eta mila esker zure laguntzagatik, Gotzon!