Indarkeria matxistaren prebentziorako sexualitate tailerra

Pasaiako Udalak sustatuta, egunotan, Lahia elkarteko Maria, Irune eta Izar Lizeoan dabiltza. Lehen hezkuntzako seigarren mailako ikasleei bina orduko lau formakuntza saio ari dira eskaintzen, sexualitateari buruz. Lahiako hezitzaileak, besteak beste, sexualitatea, hezkidetza eta indarkeria matxistaren prebentzioa ari dira lantzen gure ikasleekin.

Orain arte sexu heziketa saio hauek DBH3ko ikasleei eskaintzen zitzaizkien, baina, egoerak bultzatuta, Pasaiako Udalak erabaki du LH6ko ikasleei ere eskaintza bera egitea. Hala, Lahiakoak Pasaiako ikastetxe guztietatik pasako dira formazio eta prebentzio saioak ematera.