MUNSTRO TXIKIAK "BELATZ"EN ESKUTIK

Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleak Belatz marrazkilariarekin hizketan aritu dira Pasai Donibaneko Ubera Liburutegian. Udaleko Euskara Sailaren euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko egitasmoak lagunduta egin dugu saio hau. 

Ikasleek Munstro txikiak komiki sorta irakurtzeko aukera izan dute marrazkien egilearekin elkartu aurretik. Belatzek, komikietako marrazketaren inguruko trukoak kontatu dizkie ikasleei eta haiek ederki pasa dute irakaspen berri asko motxilan sartuta.

Gainera, Belatzek Munstro txikiak ilustratzeko erabilitako marrazki originalak eraman ditu saiora eta ikasleek beren eskuetan eusteko aukera izan dute. Primeran pasa eta gainera asko ikasi dute.