LH1-LH2. PASAIAKO ITSAS FESTIBALERA PAILAZOEKIN

LH1eko eta LH2ko ikasleek goiz pasa egin dute San Pedron, Pasaian ospatzen ari den Itsas Festibala ezagutzeko. Berezia izan da bisita, izan ere, Porrotx, Mari Motots eta Txo Mikmak txikia lagun izan dituzte egin duten ibilbidean. Hasteko, San Pedroko moilan dauden itsasontzi tradizionalak ikusi dituzte eta ontzi bakoitza zertarako eraiki zuten azaltzen aritu zaie Txo. Gainera, San Pedroko kaian Xabier Agote, Albaola Itsas Kultur Faktoriako sortzailea, topatu dute eta harekin hizketan aritzeko aukera ere izan dute. 

Ondartxorantz abiatu dira jarraian ikasleak, irakasleak eta pailazoak, baina, bide erdian geldialdia egin dute. Astean zehar ikasle bakoitzak amets bat marraztu du harri baten eta amets horiek itsasora bota dituzte han gauzatuko diren esperantzaz. Goiz pasa eder hau bukatzeko ikasleek intxaurrondo bat landatu dute Albaola parean.