UDABERRIKO FESTA

Aurreko urteetan bezalaxe, Antxoko TXABOL SOTOA taldeak udaberriko festa antolatu du. EGUN OSOAN ZEHAR familiako kide guztiei, eta batez ere txikienei zuzendutako hainbat ekintzekin gozatzeko aukera izango dugu.

ANTOLATZAILEA: Lizeoko Txabol Sotoa Taldea

NOIZ: maiatzak 17, larunbata.

NON: Pasai Antxoko zumardian.

EGITARAUA:

·         12:00tan: Buruhandiak.

·         12:00 - 14:00 eta 15:00 - 17:00: Puzgarriak

·         12:00etatik 14:00etara: Pintxo-potea.

·         14:00tan: Haurren bazkaria.

·         15:00tan: Helduen bazkaria.

·         Bazkalostean, altxorraren bila (izen ematea egunean bertan).

·         18:30etan: Txokolatada denontzat.

·         18:30etatik 20:30etara: DANTZALDI aparta Imanol Dj-arekin.

·         20:30etan Saski eder eta bazkari baten zozketak

 

Gosea amatatzeko asmoz, txosnan pintxo dastaketa egiteko aukera dago goizean zehar.

Aurten ere, iaz bezala, bazkaria egingo dugu Zumardian bertan.

Haurrentzako menua:
Plater konbinatua: Xolomoa, kroketak, patatak eta izozkia.
Salneurria: 5 euro.

Helduentzako menua:

Patea, entsalada, saiheskia eta tarta.
Salneurria: 10 euro.

Txartelak Axular, Kamio eta Mimos tabernatan egongo dira salgai eta maiatzaren 15ean jasoko dira tabernetatik. Anima zaitezte txartelak lehenbailehen erostera!

Eta festa amaitzeko, saski eder baten eta Leundan 4 pertsonentzako bazkari goxo baten zozketa egingo da.

Oharra: euria eginez gero, festa ez da  bertan behera geldituko, aurten ere karpa bat izango baitugu ekintzak aurrera eraman ahal izateko.