LH-1: Lehen gizakien garaietara "bidaiatu" zuten ikasleek (bideoa)

BIDEOA HEMEN

Ene, zenbat bidaiatzen duten Lehen Hezkuntzako 1go mailako ikasleek gelan eraikitako denboraren makinei esker!

Dinosauroen garaian ibili ostean, lehen gizakiekin egin zuten topo!  Nola bizi ziren, zer jaten zuten, zer tresna erabiltzen zituzten, nola janzten ziren… hortxe ibili ziren, txoko zuria lagun, ikerketa lanetan.

Txanela proiektuko 4. unitatean hainbat bitxikeria ikusi eta ikasi zituzten, bai eta antzerki-dantza proiektua aurrera eraman ere. Halaber, unitateko Urkiren abestia eta Txanela-k proposatzen dituen entzunaldietako Oreka tx-en kantarekin, antzerkia prestatzen gustura ibili ziren ikasleak.

Plastikako orduetan, aldiz, jantziak prestatu, margotu eta osatu zituzten… aizkorak ahaztu gabe! Musikako saioetan, berriz, antzezpena eta dantzak.

Azkenik, ehizatzeko behar zituzten lantza, arku eta abar egiteko makilak, ikastolatik atera eta Xoxolurra bidean barrena bildu zituzten. Gustura ibili ziren, bai, orbel artean.

Artista tximistak! Gora Urki eta gora zuek!