UDABERRI FESTA ARRAKASTATSUA ANTXON

Larunbatean, maiatzaren 16an, primerako giroa egon zen Pasai Antxon, Lizeoko Txabol Sotoa taldeak antolaturiko Udaberri Festari esker. Primerako eguraldia lagun, haurrek nahiz helduek egitarau zabalaz gozatu ahal izan zuten: puzgarriak, bazkaria, altxorraren bila jolasa, txokolate-jatea,  dantzaldia… Arrakastaren seinale, arratsaldeko altxorraren bila jolasean aritutakoen kopurua: 100dik gora lagunek parte hartu zuten, txikiek nahiz helduek, giro bikainean!

Txabol Sotoko Guraso Taldea oso pozik agertu da festak izandako erantzunarekin, eta lerroon bitartez eskerrak eman nahi dizkie parte hartzaileei nahiz festaren antolakuntzan lagundu zuten guztiei.