LH 1: Olinpiadak, ezagutzatik jardunera

Lehen Hezkuntzako 1go mailako ikasleek Grezia eta Erromako zibilizazioak izan zituzten aztergai Aste Santuko oporren aurretik, Txanela ikasmaterialaren seigarren gaiaren baitan. Hala, gaiaren proiektuari jarraiki, joku olinpikoak zer diren ezagutu zuten, bai eta Lezoko ikastolako pistan haien olinpiada propioak egin ere. Soka-tira, plater jaurtiketa, lokotx bilketa edota zaldi lasterketa izan ziren, besteak beste, ikasleek buruturiko probak. Amaieran, eta benetako joku olinpikoen antzera, dominak jaso zituzten. Argazkietan ikus daitekeen moduan, ederki pasatu zuten! Hemen irudi bilduma