IGANDEAN TXANGOA JAIZKIBELGO ITSASLABARRAREN BARRENA

Hemen gara berriro Lizeoko Mendi Batzordekook -Lezoarron txanda- txango interesgarri honekin. Jaizkibelgo itsaslabarrean zehar.

Oraingoan hitzordua Guadalupeko aparkalekuan egingo dugu, goizeko 10:00etan.

Bertatik itsasertzera jaitsita Jaizkibelgo itsaslabarraren zati zoragarriaz gozatu ahal izango dugu.

Bizpahiru orduko txangoa izango da, hamaiketakoa barne.

Hamaiketakoa norberaren kontura izango da, baina norberarena denon artean konpartituz gero, etxe guztietako sukaldea dastatzeko aukera izan dezakegu.

Gogoratu ere mendian sekulan ez dela sobran txamarra eta bada ezpada ere aldatzeko arropa -euriaren kasuan-.