LEZO-DONIBANE BIDEGORRI FESTA martxoaren 23an

Duela urtebete, Donibaneko Bonantza Auzo Elkarteak abian jarri zuen LEZO-DONIBANE ESPALOIA proiektua. Egun, bagara Lezoko eta Pasai Donibaneko 34 elkarte herri ekimen hau bultzatzen ditugunak. Honen ibilbidean datorren martxoaren 23an, aukera paregabea izango dugu denontzat onuragarria den proiektua hau bultzatzeko, BIDEGORRI FESTAn parte hartuz.
 
Igandean, eguerdiko 12:00etan, giza-katea osatu nahi dugu Lezotik Donibanera espaloi gainean eta, festak iraungo duen bi orduetan, errepidearen zabaleraren erdia oinezkoek erabiltzeko baimena izango dugun horretan, Donibane, Lezo eta inguruko herritarrak gonbidatuta gaude kilometro eskasa duen bide horretan lasaitasunez okupatzea; denok izango dugu tokia bertan: oinezkoak, txirrindulariak, patinzaleak...; haurrak, gazteak eta helduak; sanjuandarrak eta lezoarrak bezala, Errenteriako, Antxoko, Trintxerpeko, San Pedroko bizilagunak; guztiak gaude gonbidatuta oinezkoentzako espaloi duin bat eta bidegorria aldarrikatuz egingo dugun festara.
 
Lepoan zapi gorria jarrita hurbil gaitezen eta, jantzi berezia duen talderen batekoak bazarete, ekar ezazue jantzia soinean: mendizaleak, txirrindulariak, arraunlariak, dantzariak, batelerak, eskola kirola...
Festa giroari bukaera egokia emateko Meipin elkartuko gara, trikitilarien soinua eta txistor-pintxoak eta sagardoa lagun izango ditugula.
 
Igandean elkar ikusiko dugulakoan, agurtzen zaituztegu,