LEZON IKURRIÑA EGUNA martxoaren 22an

Familia agurgarria:

GEUREA IKURRIÑA, HERRI EKIMENA-ren ibilbideak mugarri alaitsua izango du, martxoaren 22an, LEZON IKURRIÑA EGUNA ospakizunarekin.
Ibilbidea diogunean gogoratuko dugu otsailaren 23an eta 28an eta martxoaren 14an egin diren sinadura bilketa eta ikurriña banaketa, gonbidapena luzatuz herritar orok ikurrina etxeko balkoietan jartzera.

Lizeokook, herriko eragile bat garen horretan, parte hartu dugu herri ekimenean, eta gutun honen helburua da zuek guztiok larunbateko ekimenean parte hartzera animatzea.
 
Hona hemen antolatu den egitaraua:
12.00etan. Hasiera ekitaldia Euskal Herria Plazan, eta hortik abiatuta kalejira errebindikatiboa herriaren zehar
12:45ean. Ekitaldia Herriko plazan -txalapartariak, joaldunak, dantzariak...-
14:30ean. Bazkaria Saldise plazan -babarrunak odolkia, saiheskia, txorizoa eta azarekin; postrez sagar tarta-
Bazkarirako txartelak, 13euroren truk, eskuratu ahal izango dituzue honako establezimenduetan: Tiñelu, Aizpea, Txingurrin, Sorgin, Txerrimuño eta Sotxo.
 
Animatu zaitezte eta goza ezazue konpainia onean GEUREA IKURRIÑA herri ekimenak antolatutako egitarauarekin.