LH 1-‘DINOSAUROEN GARAIAN’ PROIEKTUA

Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek dinosauroen garaietara bidaiatu dute azken asteetan Dinosauroen Garaian proiektuari esker. Informazioa bildu, ekarri eta landu, marrazkiak nahiz maketak egin… Denetarik egin dute gelan, eta, asko ikasteaz gain, ondo baino hobeto pasatu dute. Sumendiaren esperimentua ere burutu zuten, bideotxo honetan ikus daitekeen moduan. Proiektua bukatu berri, erronka berrietarako prest dira LH 1eko gure artista handiak. Bejondeizuela!