Ei lagun! 

Euskarak ere goxo egon nahi du etxean.

Begira, begira zenbat gauza ikusteko, ikasteko eta jolasteko!

ABENDUA, UDAZKENA BUKATZEN ZAIGUNEKOA

Urtero bezala, aurten ere urtaro aldaketa eta urteko egunik motzena dela adierazten digun San Tomas eguna ospatzekoak gara txistorra jan bidenabar. Aurten ere egun desberdinetan ospatuko da barruti eta herrietan:

  • Antxon :abenduaren 14ean, larunbatean, 12:00etan
  • San Pedron: abenduaren 14ean, larunbatean, 12:00etan
  • Donibanen: abenduaren 15an, Igandean, 12:00etan
  • Lezon: abenduaren 15an, igandean, 12:00etan

Guk gure ikasleekin, baserritarrez jantzita, bertan kanta saioan parte hartuko dugu.